Wikipedia, Entziklopedia askea
Zimitz marraduna landare batean.

Zimitz marraduna Euskal Herrian aurkitzen den intsektu mota bat da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intsektu borobiltsua da. Gorputz zapala du. Marra gorriak eta beltzak ditu bizkarrean. sabelaldean gorria da eta puntu beltz txikiak ditu. 8 eta 12 mm artean neurtzen du.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare batzuen izerdiaz elikatzen da.

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emeak hostoen behekaldean arrautza multzoak jartzen ditu. Handik beldarrak ateratzen dira. Amak beldarrak zaintzen ditu. Bost aldiz oskola berrizten dutenean helduak bihurtzen dira.