Wikipedia, Entziklopedia askea

Zingira-dontzeila

Zingira-dontzeila

Zingira-dontzeila (Euphydryas aurinia) , Euskal Herrian aurkitu daiken tximeleta bat da, Nymphalidae familiakoa. Eropatik hasi eta Txinaraino daude.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamaina ertaineko tximeleta da, 30-42 mm arteko hego zabalera dute arrek eta emakumeek 40-50 mm. Kolore desberdinetakoak izan daitezke baina orokorrean kolore arrea, laranja eta horia nahasten dute gelaxkak sortuz. Arrautzak horiak dira.

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiatza eta ekainean hostoen azpietan jartzen dituzte arrautzak eta handik hiru astetara beldarrak jaiotzen dira. Udazkenean hibernatzeko prestatzen hasten dira eta horretarako sare bat sortzen dute. Udaberrian esnatzen dira eta martxoa bukaeran pupa sortzen dute eta maiatzean biaste bizitzen diren tximeletak herlduak agertzen dira.