Txikipedia:Ziortza-Bolibar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Datuak, labur
🏴  LurraldeaBizkaia
👨‍👨‍👦‍👦  Biztanleak398
🔎  Azalera18,94 kilometro koadro
🌄  Altuera162 metro
Map

Ziortza-Bolibar Bizkaiko udalerri bat da. 420 biztanle ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Aulesti dauka mugakide, hegoaldean Mallabia, ekialdean Markina-Xemein eta mendebaldean Munitibar.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau auzo dauzka:

  • Bolibar
  • Ziortza-Zearregi
  • Ziortza-Goierria
  • Arta


Bolibar auzoaren ikuspegia

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019. urtean 451 biztanle zituen Ziortza-Bolibarrek.

Bolibar museoa

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko alkatea Alberto Garro Uribe da.

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bildu koalizioak 164 boto lortu zituen, eta EAJ alderdiak 97.

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziortza-Bolibarko herritarren %90,77 euskalduna da.

Eraikin garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ziortzako monasterioa. Erdi Aroan sortu zuten. Donejakue bidea pasatzen zen bertatik.
  • Santo Tomas eliza. X. mendean eraiki zuten eta XVII-XVIII. mendeetan berreraiki.
  • Simon Bolivarren omenezko oroitarria, 1927. urtean eraiki zuen Venezuelako gobernuak.

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]