Wikipedia, Entziklopedia askea

Zirkulu polar antartikoa

Eduki-taula

Marra gorriak markatzen du Zirkulu polar antartikoa

Zirkulu polar antartikoa Lurreko Hego Poloaren inguruko lur-eremua da. Geografiaren arabera esanda, Lurrean bereizten ditugun bost paraleloetako bat da, zehazki latituderik baxuenean dagoena; hego hemisferioan dago, 66°33' hego latitudean.

Paralelo honetan sartzen dira abenduko solstizioan (abenduaren 22 edo 23 inguruan) eguzkiaren argiak 24 ordu jarraian irauten duten puntu guztiak. Beraz, gauerdiko eguzkia ikus dezakegu bertan. Bestalde, ekaineko solstizioan (ekainak 20 edo 21) iluntasunak 24 ordu jarraian irauten du.

Ia Antartika kontinente osoa sartzen da zirkulu honen barruan.