Wikipedia, Entziklopedia askea

Zonbi

Eduki-taula

Zonbi irudia.

Zonbia asmatutako izaki bat da, zenbait sineskeriaren arabera, hildakoen artetik berpiztutako giza gorpu bat bezala deskribatu ohi dena. Zonbien gorputzak ustelduta egoten dira. Normalean ez dute hitz egiten eta poliki eta baldar ibiltzen dira, oinak arrastaka eramanez. Etengabe mugitzen dira eta jendeari eraso egin edo beldurra ematen diete.

Izaki beldurgarriak dirudite, baina beste elezaharretako izakien modura, ez dira benetan existitzen. Dibertitzeko asmoz, jende asko mozorrotzen da zonbiz Halloweenen edo beste egun batzuetan.

Kondairak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zonbiak sortzeko moduari buruzko istorio asko daude. Kondaira zaharrenen arabera, azti edo apaiz gaiztoek magia erabili eta hildakoei bizia itzuliz sortzen dira zonbiak. Ondorengo istorioek diote espazioaren erradiazioak edo birus arraro batek eragiten dutela pertsonak zonbi bihurtzea. Istorio askotan kontatzen da zonbi batek hozka egiten badizu zu ere zonbi bihurtzen zarela. Istorio horiek kontatzen dute zonbiak munduaz jabetuko direla, gizakiak batu eta horien aurka joaten ez bagara.

Esan ohi da zonbiek ezin dezaketela kontrolatu egiten dutena. Kondaira zaharrenek diotenez, heriotzatik ekarri duen aztiak kontrolatzen du zonbia, eta aztia izaki horretaz baliatzen da gauza gaiztoak egiteko. Mota horretako zonbiak aztiaren heriotzarekin baino ezin dira gelditu. Istorio berriagoen arabera, jendea jateko edo horiei erasotzeko behar misteriotsu batek bultzatzen ditu zonbiak. Horrelako zonbiek jendeari erasotzen jarraituko dute haien burua suntsitu ezean.