Txikipedia:Zuku

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zuku

Zukua lore, fruitu edo eta barazkietatik ateratako likidoa da. Hauek 1869. urtean sortu ziren Estatu Batuetan.

Prestatzeko modua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zukua lortzeko, fruta zukugailu batean jartzen da eta fruta zukutu egiten da. Jarraian, botila batean sartzen da edateko edo dendetan saldu ahal izateko.

Konserbatseko modua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fruta ongi kontserbatzeko neurriak hartu behar dira, hala nola, hozkailuan gordetzea eta pulpa kentzea zukutu aurretik. Dena den, zukua egiteko prozesuan, nutrizio-propietateen zati bat galtzen da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zukuak naturalak izan daitezke edo ez. Zukuek bitamina C, A eta B9 dituzte. Zuku mota asko daude eta etxean bertan egin daitezke zukugailu bat erabiliz. Etxean egiten diren zuku gehienak %100 naturalak dira, baina erosten direnak, ordea, alda daitezke.

Osasunean izan dezakeen eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zukua 3 urtetik gora edatea gomendatzen da. Azterketa batzuek adierazi dute zukuak ume batek leuzemia garatzeko arriskua murriztu dezakeela. Hala ere, gehiegizko fruta zukua (azukrea kantitate handia badu) edatea kaltegarria izan daiteke, batez ere haurrengan, diabetikoetan, hipertentsioa eta giltzurruneko arazoak dituzten pertsonengan. Pertsona-talde horietako edozeinentzat gehiegizko kontsumoak hiperkalemia (odolean potasio-maila altua), elikagaien alergiak garatzea edo bakterioen kutsadura ekar ditzake zukua pasteurizatu ez den kasuetan.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Curiosidades de los zumos» www.zumosygazpachos.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).