Txinera sinplifikatu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zhongwen.svg
Hemengo testu batzuk txineraz daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu txinera ikurren ordez.

Txinera sinplifikatua (简体中文 / 簡體中文 jiǎntǐ zhōngwén) karaktere sinplifikatuez idatzitako txinera da.

Txinako Herri Errepublikako gobernuak XX. mende erdialdean txineraren idazkeran eginiko erreformaren ondoren hizkuntza hori idazteko bi estandar daude. Txinan eta Singapurren txinera sinplifikatua erabiltzen da; Taiwan, Hong Kong eta Macaon, txinera tradizionala.

Txinera sinplifikatuzko karaktereak jiǎntǐzì (简体字 / 簡體字, hots, 'karaktere sinpleak') izenaz ezagutzen dira. Horrekin batera, jiǎnhuàzì (简化字 / 簡化字 , 'sinplifikaturiko karaktereak') ere esaten zaie, baina izendapen hori ez dago hain hedatuta.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txinera sinplifikatu Aldatu lotura Wikidatan