Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da

Hong Kong

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hong Kong Txinako Herri Errepublikaren Administrazio Bereziko Lurraldea
中華人民共和國香港特別行政區
Hong Kong Special Administrative Region of the People's Republic of China
Bandera Armarria
HiriburuaHong Kong
Hizkuntza ofiziala(k) Txinera, ingelesa
Herritarra hongkongdar
Gobernua ABL1
 -  Gobernuburua Carrie Lam
Britainiar kolonia
Azalera
 -  Guztira 1,104 km2 (179)
 -  Ura (%) 4,5
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2008) 7.008.900 (98)
 -  Dentsitatea 6054,5 bizt./km2 (4)
Dirua Dolar hongkongdar (HKD)
Ordu-eremua UTC (UTC+8)
Aurrezenbakia 852
Internet domeinua hk
1Txinako Herri Errepublikaren Administrazio Bereziko Lurraldea

Hong Kong[1] Txinako Herri Errepublikako administrazio eskualde berezia penintsula batez eta zenbait uhartez osatutako eskualdea da. Ekialdeko Txinako Itsasoko portu garrantzitsu bat da (Perla ibaiaren deltan). 1997. urtera arte Erresuma Batuaren kolonia izan zen.

Hong Kong eta Macauportugaldar kolonia ohia— Txinako bi administrazio eskualde bereziak dira. Beste. Bi eskualde horietan ez da sistema ekonomiko sozialista aplikatzen: merkatu libreak agintzen du bertan. Hong Kongek autonomia maila handia mantendu du, kanpo-harremanetan eta defentsan izan ezik. 2008aren bukaeran 7.000.000 biztanletik gora izatea espero zen.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hong Kong Txinako hegoaldeko kostaldean dago, Macautik 60 kilometrora eta Perla ibaiaren deltaren hego-ekialdean. Ekialde, hegoalde eta mendebaldean Txinako hegoaldeko itsasoarekin egiten du muga, eta iparraldean, Guangdong probintziako Shenzhen hiriarekin. Hiriak 1.104 km²ko azalera dauka, batez ere Hong Kong uhartea, Lantau uhartea eta Kowloon penintsulan eta 200 gorako uharte txikiagoetan.

Hiriko azalera gehiena gune menditsu eta aldapatsuek osatzen dutela eta, hiriko azaleraren % 25ek bakarrik balio du eraikitzeko. Horrez gain, Hong Kongeko gobernuak, inguruko mendi eta itsasaldearen % 40 babesturik dauka: bertan, eraikuntza debekatuta dago eta animalien erreserba sare bat osatu da. Hiriko auzo berriak Kowloon penintsula eta "New Territories" edo Lurralde Berrietan eraiki dira, Hong Kongeko jatorrizko sorrera gunetik iparraldera.

Hiriko punturik altuena Tai Mo Shan-en dago, itsasoaren mailatik 958 metrora. Hong Kongeko kostaldea aldakorra da, hondartza, badia, ibai eta amildegi asko baititu.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hong Kongek klima azpitropikala dauka eta Asia hegoaldeko montzoiaren menpe dago. Urteko prezipitazioen bi herenak maiatzetik irailera jausten dira. Tenperatura nahiko epela da urte osoan zehar eta uda garaian tifoien inoiz iritsi dira.

  Gnome-weather-few-clouds.svg   Datu klimatikoak (Hong Kongeko behatokia, 1884-1939 eta 1947-2010)   WPTC Meteo task force.svg  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 26.9 28.3 30.1 33.4 35.5 35.6 35.7 36.1 35.2 34.3 31.8 28.7 36.1
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 18.6 18.9 21.4 25.0 28.4 30.2 31.4 31.1 30.1 27.8 24.1 20.2 25.6
Batez besteko tenperatura (ºC) 16.3 16.8 19.1 22.6 25.9 27.9 28.8 28.6 27.7 25.5 21.8 17.9 23.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 14.5 15.0 17.2 20.8 24.1 26.2 26.8 26.6 25.8 23.7 19.8 15.9 21.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 0.0 2.4 4.8 9.9 15.4 19.2 21.7 21.6 18.4 13.5 6.5 4.3 0.0
Euria (mm) 24.7 54.4 82.2 174.7 304.7 456.1 376.5 432.2 327.6 100.9 37.6 26.8 2398.4
Euri egunak (≥ 0.1 mm) 5.37 9.07 10.90 12.00 14.67 19.07 17.60 16.93 14.67 7.43 5.47 4.47 137.7
Eguzki orduak 143.0 94.2 90.8 101.7 140.4 146.1 212.0 188.9 172.3 193.9 180.1 172.2 1835.6
Hezetasuna (%) 74 80 82 83 83 82 81 81 78 73 71 69 78.0
Iturria: [2][3]
Hiriaren inguruko mendietako zuhaitzak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Britainiar Hong Kong»

Hirian Neolito garaiko aztarnak aurkitu dira. Hong Kong izena, hala ere, ez zen 1842ko Nankingo tratatua sinatu arte aipatu. Gunea bisitatu zuen lehen europar esploratzailea Jorge Alvares portugaldarra izan zen, 1513. urtean. 1839. urtean Qing Dinastiako buruzagiak opioa inportatzeari ezetz esan ostean, Txina eta Britainia Handiaren arteko Lehen Opioaren Gerra piztu zen.[4] 1841. urtean Britainia Handiko Armadak Hong Kong uhartea okupatu zuen, eta gerra amaitutakoan, Nankingo Tratatuaren sinatzearen bitartez, uhartea britainiarrei utzi behar izan zieten txinatarrek.[5]

Handik urtebetera, Britainia Handiak Victoria Hiria izeneko kolonia sortu zuen. 1860ko hamarkadako Opioaren Bigarren Gerran, britainiarren kontrolpeko eremua Kowloon penintsulara zabaldu zen. 1898. urtean Britania Handiak Lantau uhartearen eta iparraldeko uharteen gaineko emakida lortu zuten Txinako gobernuaren eskutik (gaur egun, gune hura "Lurralde Berriak" izenaz da ezaguna).

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hong Kongeko barrutien mapa.
Sakontzeko, irakurri: «Hong Kongen banaketa administratiboa»

Kowloon (九龍)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurralde Berriak (新界)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hong Kong uhartea (香港島)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demografia eta biztanle_zenbatespen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak ia zazpi milioi biztanle zituen 2006. urtean[6] (6,99 milioi zehazki). Hiriko ugaltze tasa 0,95 ume emakumeko da, hots, munduko batez-bestekorik baxuenetakoa, baina nahiz eta hazkunde naturala txikia izan, Txinatik datozen hainbat etorkinen etorrera dela eta, biztanleria ez da azken urteetan gutxitu, urtez urte 45.000 biztanle gehiago irabazten baititu hiriak.

Hong Kongeko biztanleriaren % 95 txinatar jatorrikoa da, gehienak kantondarrak. Biztanleriaren gainontzeko % 5 indiar, nepaldar, vietnamdar eta Europa eta Ameriketako Estatu Batuetatik etorritakoek osatzen dute.

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metroaren Tung Chung Linea.

Hong Kongeko MTR edo metroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Hong Kongeko metroa»

Hiriko metro sareak hamar linea eta 150 geltoki dauzka guztira, horietatik 68 metro arinekoak. Linearen izenak honakoak dira: East Rail Linea, Kwun Tong Linea, Tsuen Wan Linea, Island Linea, Tung Chung Linea, Tseung Kwan O Linea, West Rail Linea, Ma On Shan Linea, Airport Express Linea eta Disneyland Resort Linea.

Tranbia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

13-08-09-hongkong-by-RalfR-063.jpg

Hiriko tranbiak munduko bi solairuko bakarrak dira. 1881. urtean proposatu zuten lehen aldiz tranbiak eraikitzea, baina garai hartan inork ez zuen halako hiri txiki batean garraio publiko sare bat eraikitzeko dirua gastatu nahi izan. Handik hamakarda batzuetara, XX. mendearen hasieran, tranbia martxan jarri zen. Gaur egun, tranbia sarea 13 kilometro luze da.

Aireportuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapen Hiria NAZE NAGE Aireportuaren izena
HONG KONG
Hong Kong VHHH HKG Hong Kongeko Nazioarteko Aireportua (Chek Lap Kok)

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Hong Kongeko portua»

Hong Kongeko portua kontainer gehien mugitzen dituen Txinako portua da, Shanghaiko portuarekin batera. Hori dela eta, kontainer garraioaren zama errazteko, hamaika terminal daude portuan; handienak, 9 Hegoalde terminalak, 490.000 metro koadroko azalera du.

Argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. . Noiz kontsultatua: 2013-02-10.
  2. http://www.weather.gov.hk/cis/normal/1981_2010/normals_e.htm Hong Kongeko behatoki meteorologikoa.
  3. http://www.hko.gov.hk/cis/extreme/mon_extreme_e.htm Muturreko tenperaturak
  4. (Ingelesez) Tsang, Steve. (2017-2-27). Modern Hong Kong. in: Oxford Research Encyclopedia of Asian History. doi:10.1093/acrefore/9780190277727.013.280.
  5. (Ingelesez) Fay, Peter Ward. (1998). The Opium War, 1840-1842. The University of North Carolina Press ISBN 0807847143 OCLC 60191637.
  6. Hong Kongeko erroldari buruzko webgunea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]