Txopet taldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txopet
Datuak
JatorriaBilbo
Musika motarock, pop, punk
Instrumentuakautotune, gitarra, bateria, baxu
Urteak2021
Taldekideak
Jon Fernandez
Andoni Barinaga-Rementeria
Iñigo Gueñes

Txopet Bilboko Santutxu auzoan (Bizkaia) sortutako musika taldea da. Bestelako musika estilo bat esperimentatzeko asmoz elkartu ziren 2021ean.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jon Fernandez, gitarra jotzaile eta abeslaria (Bilbo, 1995)
  • Andoni Barinaga-Rementeria, bateria jotzailea (Bilbo, 1996) eta
  • Iñigo Gueñes baxu jotzailea (Bilbo, 1994).

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022an Bilboko Udalaren VillaSound jaialdia eta Gaztea maketa lehiaketa irabazi zituzten urte berean,[1] eta horri esker, uztailean, BBK Live jaialdian jo zuten.

Lehendabiziko diskoa 2023an kaleratu zuen Txopet taldeak: Nahiz eta jausi. Indie melodiak, pop doinuak oinarri hartuta, rocka, post-punka eta autotunea nahasi dituzte zortzi kantatan. «Askatasun handiz eta mugarik gabe aritzen gara», dio Andoni Barinaga-Rementeria taldekideak. Zortzi kantak osatzen dute diskoa: pop melodiak oinarri hartuta ondu dituzte, baxua, gitarra eta bateria modu orekatuan uztartuta eta oso bestelako emaitza bat sortuta. Berezko estiloa bilatu dute: «Pop musikatik zerbait gogorragoa edo zikinagoa sortu dugu». Beldurrik gabe aritzea eta esperimentazioa dira Txopeten marka, eta autotunea gupidarik gabe erabiltzea da horren adibide.

Zenbait musika estilo eta joerak dute eragina Txopet taldeko kideengan, eta, Euskal Herriko musika taldeei dagokienez, batez ere Belako taldeak Zarama musika taldea gogorarazten dute.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal musika
Euskal musika
Artikulu hau Euskal musika Wikiproiektuari lotuta dago. Honelako artikuluekin lagundu nahi baduzu, jo ezazu wikiproiektuaren orrira.