Edukira joan

Belako (musika taldea)

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Belako
Belako, Festival SOS 4.8 2014 Murtzian ere.
Datuak
JatorriaMungia, Euskal Herria
Musika motapost-punk, indie, rock
Instrumentuakbaxua, gitarra, bateria
Urteak2011 - gaur
Taldekideak
Josu Ximun
Cris
Lore Nekane
Lander
Informazio gehigarria
belakoband.com
Facebook: belakomusic Instagram: belakoo Badok: belako Bandcamp: belakomusic Spotify: 7znL32O79uRRRhojT25gug Musicbrainz: 22048777-5e3f-44a1-8e50-80cad68f7f9c Songkick: 5585948 Discogs: 4036650 Musikasten: belako Deezer: 4531071 Edit the value on Wikidata

Belako "post punk" musika egiten duen Mungiako (Bizkaia) talde bat da. Beraien abesti gehienak inglesez badira ere, abesti batzuk euskaraz sortzen dituzte.

Taldearen izena Mungiako Belako auzoaren izenetik dator. Taldeak auzo honetan entsaiatzen du eta Josu eta Lore taldekideak auzo honetakoak dira.[1]

Mungiako taldea 2011n sortu zen, 80. hamarkadako new wave estiloan inspiratuta. Hasieran bertsioak egiten zituzten eta lokal txikietan hasi ziren jotzen. Laster soinu berriagoetara aldatu zuten haien estiloa, post-punka ukitu elektronikoekin konbinatuz.

2012an Gaztea maketa lehiaketa irabazi zuten[2] eta Radio 3ekoan hirugarren postua lortu zuten. Emaitza hauei esker, urte horretako Bilbao BBK Live jaialdian jo zuten eta ondoren, Elvis Costelloren hasierako talde bezala jo zuten Donostiako Jazz jaialdian.[3]

Nahiz eta oso gazteak izan eta album luze bat bakarrik editatu (Eurie), jaso zituzten kritika bikainei esker Euskal Herriko zein Espainiako eszenetan potentzial handiko taldetzat jo zen.

Lander Zalakain taldekidea 2016ko Palencia Sonora jaialdian
Lander Zalakain taldekidea 2016ko Palencia Sonora jaialdian

Eurie izan zen taldearen lehenengo LPa. 2013ko hasieran argitartau zuten Gaua estudioetako Aitor Abioren produkziopean. Disko honetan post-punt britainarraren soinu atmosferikoak txertatzen dira eta Joy Division, The Clash, Pixies, Sonic Youth edo Nirvana bezalako taldeen influentzia antzeman daiteke. Diskoko abesti nagusiak "Sea of confusion", "Haunted house" , "Southern sea (Beautiful world)" eta "Molly and Pete" dira.[4]

2013ko abuztuaren 29an Zugarramurdiko leizeetan egin zen koba-ravean parte hartu zuten, Crystal Fighters eta Wilhelm and the dancing animals taldeekin batera.

Kritiko zein entzulegoaren artean izandako harrera ona medio, 2014ean zehar iberiar penintsulan zehar jaialdi askotan zuzenean jo zuten; SOS 4.8, Primavera Sound, Festival Tres sesenta, BBK Live, Low Festival, Sonorama, Ebrovisión edo DCODE kasu. 2014ko abenduaren 4an, Urteko errebelazio saria eman zioten Belako taldeari[5].

Belakoren kontzertua Donostiako La Flamenka gunean, 2018an.

2014ko ekainean 2 EP paralelo argitaratu zituzten: Bele Beltzak, Baino Ez eta AAAA!!!!. Haiek sorturiko Belako Rekords zigiluarekin autogestionatu zituzten. Lehena landuagoa eta moldaketa askorekin, MagicBox estudioetan grabatua eta James Morgan eta Josu Ximun taldekideak ekoitzia. Bigarrena berriz, medio gutxiagorekin, askoz gordinago eta zuzenagoa.[6]

2015eko azaroaren 5ean “Track sei” argitaratu zuten, taldearen bigarren LPa izan zen “Hamen” diskaren aurrerapen singlea. 2015ean ere, RNEk ematen duen "El Ojo Critico" saria irabazi zuten.[3] Diska 2016 urtarrilaren 16ean jarri zuten salgai, baina aurreko urteko udazkenetik zeramaten giran berau ezagutzera ematen. “Hamen” “Mushroom Pillow” zigiluaren bitartez publikatu zuten, Triangulo de Amor Bizarro, La Habitación Roja eta El Columpio Asesino bezalako taldeengatik ezaguna. LP hau askoz landuagoa eta medio gehiagorekin egina da, eta maila internazionalean kontzertuak jotzera eraman ditu.[7]

2023an disko berria atera zuten, Sigo regando izenekoa[8].

  1. Josu Ximun Billelabeitia - Gitarra eta ahotsa.
  2. Lore Nekane Billelabeitia - Baxua eta ahotsa.
  3. Lander Zalakain - Bateria eta ahotsa.
  4. Cris Lizarraga - Teklatuak eta ahotsa.
  • Bele Beltzak, Baino Ez (2014)
  • AAAA!!!! (2014)
  • Haunted House (Eurie diskatik)
  • Render Me Numb (Render Me Numb, Trivial Violence diskatik)
  • "Orein Orain" (Sigo regando diskatik)
  • Dump (Sigo regando diskatik)
  • White Lies (Sigo regando diskatik)
  • Tangerine (Sigo regando diskatik)
  • Saguzarren Kanta (Sigo regando diskatik)
  • Flower Trouble (Sigo regando diskatik)
  • Tie Me Up (Plastic drama diskatik)
  • The Craft (Plastic drama diskatik)
  • Sirène (Plastic drama diskatik)
  • All Nerve (Plastic drama diskatik)
  • Plastic Drama (Plastic drama diskatik)
  • marinela2017 (Plastic drama diskatik)
  • AKLR (Plastic drama diskatik)
  • Profile Anxiety (Plastic drama diskatik)
  • Truth (Plastic drama diskatik)
  • Truce (Plastic drama diskatik)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Entrevista a Belako | DeRuting. (Noiz kontsultatua: 2018-02-01).
  2. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. Belako izan da garaile Gaztearen XXI. Maketa Lehiaketan. (Noiz kontsultatua: 2018-02-01).
  3. a b (Gaztelaniaz) «El grupo Belako, premio 'El Ojo Crítico' de RNE de Música Moderna - RTVE.es» RTVE.es 2015-11-23 (Noiz kontsultatua: 2018-02-01).
  4. 'Haunted House', Belako taldearen lehen singlea. (Noiz kontsultatua: 2018-02-01).
  5. «Urteko errebelazio saria eman diote Belako taldeari», Berria, 2014-12-05
  6. Udako Belako. (Noiz kontsultatua: 2018-02-01).
  7. Belako taldeak 'Hamen' aurkeztu du Bilbon. (Noiz kontsultatua: 2018-02-01).
  8. Mallona, Olatz Enzunza. (2023-10-12). «Euren lorategia sortu dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).
  9. «Sigo regando» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]