Santutxu
- Artikulu hau Bilboko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Santutxu (argipena)».
Santutxu | |
---|---|
![]() | |
![]() Santutxuko auzoa Zamakola kaletik ikusia. | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Begoña |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°15′15″N 2°54′42″W / 43.2542°N 2.9117°W43°15′15″N 2°54′42″W / 43.2542°N 2.9117°W |
Azalera | 8,068 km² |
Demografia | |
Dentsitatea | Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km² |
Santutxu Bilboko auzoa da. Bilboko laugarren barrutian kokatuta dago, Begoñako barrutian, alegia. Barrutiaren gunerik populatuena da, auzoak guztira 34.083 biztanle dauzka, eta 80,68 hektareako azalera. Guztira 422 biztanle bizi dira hektareako. Biztanle dentsitate gehienetarikoa duen Bilboko auzoa da Ametzolako auzoarekin batera.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Santutxu, Paulako San Frantzisko Paulari eskainitako ermita bati zor dio bere izena (San Franco de Padua, Fika kalea, 70). Gaur egun San Frantziskito eliza dagoen lekuan 1737an eraikitako baseliza zegoen antzina, , Francisco Fernando de Barrenecheak sortuta, hango biztanleek meza entzun zezaten agindu-egunetan, Begoñako elizara joan beharrik gabe. Baseliza txiki haren barruan San Frantzisko Paularen tailu txiki-txikia zegoenez kalea hasieran eta gero auzo osoak Santutxu izena hartu zuen.
1960ko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1960ko hamarkadan hasi zen auzoaren garapena, garaiko hirigintza legedia ezak eraginda, inolako ordenik gabe hazi zen auzoa. Etxebizitza dorreak bata bestearen atzean, batzuk kooperatiba moduan eraikiak, Karmelo kalekoak esaterako. Plangintza falta horrek eraginda, gune berdeak eskasak dira, Basarrateko parke txikia kenduta ez baitago beste gune berderik auzoan.
Auzoa muino batean kokatua dago, eta iparraldetik hegoalderantz altuera galtzen doa pixkanaka, gunerik altuena Zabalbide kalean dago eta baxuena Basarrate eta Sagarminagako auzunean. Auzoaren ezaugarrietako bat, maldak dira, hiriko beste alderdi askotan bezala.
Berritzea eta azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2003. urtetik aurrera udalak Sagarminagako auzunearen berritzeari ekin zion. Auzune hau, inolako ordenik eta halamoduzko hiritartzearekin eraiki zen 1960ko hamarkadan. Horregatik, Bilboko udalak plaza berriak eta umeentzako jolasak jarri ditu etxebizitza blokeen artean, auzunearen berriztapena 2005. urtean burutu zen. 2006. urtean Azurlekuko auzunearen berriztapena hasi zen.
Auzoko elkarteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Santutxuko Familia Elkartea, 1967an sortua.
- Asapala Kultur Elkartea
- Gaztedi Dantza Taldea, Bizkaian martxan jarraitzen duen euskal dantza taldeetarik beteranoena da. 1951 urtean sortu zen.Gaztedi Dantza Taldea Santutxuko Karmelo plazan maskaradarekin 2014an.
- Santutxu Futbol Kluba, 1918an sortua, egun harrobiko lana ondo lantzen du, izan ere, hogei talde baino gehiago baditu.
- Santutxu Hockey Taldea: patinen gaineko hockeyko taldea.
- Berton, euskarazko hilabetekaria izan zen 1998tik 2017raino. Batana Batu kultur elkarteak argitaratzen zuen. Bere azken urteetan ia 2.000 etxetara heltzen zen, Asapala Kultur Elkartearen eskutik. Otxarkoaga, Begoña, Santutxu, Txurdinaga, Uribarri eta inguruetako albisteak argitaratzen zituen paperezko herri-aldizkari honek.
- Uriola.eus Bilboko auzoetako euskarazko komunikabide digitala da. Tokiko albisteak eskaintzen ditu euskaraz eta, gainera, euskaldunon eta herri mugimenduko eragileon topaleku birtuala ere bada, albisteak eta agenda trukatzeko lekua.
- Santutxuko Merkatarien Elkarteak 25 urte baino gehiago daramatza auzoko merkataritzaren aldeko lanean.[1]
- Begoñako Gaztegunea: Santutxu, Begoña y Boluetako 13 eta 17 urte arteko gazteentzako guneaHirugarren a.
- Hirugarren adinekoentzako Zentroa.
- Bizit Santutxu: crowdfundingerako gunea (mikromezenazgo).
- Santutxu y +: doako hilabetekaria Santutxu, Begoña, Bolueta, Txurdinaga, eta Otxarkoagako albisteekin.
- Sama Siku, Bilboko Aste Nagusian hasierako urteetan konpartsa eta fanfarre moduan aritu zen. 1980an konpartsa desegin zutenean, fanfarre bere kabuz geratu zen.[2] Harrezkero, hainbat ekitalditan parte hartu dute, pribatu nahiz publikoetan.[3]
Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Santutxuko bertso-eskola beteranoenetako bat da, Bilboaldeko nagusia dena. Bestela, Asapala Kultur Elkarteak Santutxun du egoitza eta bertatik Berton aldizkaria argitaratzen zuen, besteak beste. Anaitasuna aldizkariak ere Santutxun izan zuen egoitza nagusia.
Pertsona helduei euskara irakasteko lehenengo gau-eskoletako bat izan zen Santutxukoa 1966an. Euskara modu komunikatiboan eta praktikoan irakasteko Euskalduntzen eta Alfabetatzen liburuak bertan sortu ziren. Ordura arte erabili zen "Euskara ire laguna" liburua agortu zenean, euskara batu berri hura ikasteko metodologia berritzaile bat sortu zuten. Modu autodidaktan, talde-lanean, eta Imanol Berriatuaren gidaritzapean asmatu zuten metodoak arrakasta lortu zuen gero, eta hainbat gau-eskoletan erabili izan zen hainbat urtez. [4][5] Lehenengo gau-eskola haren sortzaileen artean hauek ere ibili ziren: Joseba Arrieta, Patxi Uribarren, Martin Basterra, Joserra Etxebarria, Tasio Erkizia, Joseba Basterra...[6]
Karmelo ikastola ere lehenengoetako bat izan zen.[7]
Ingurune honetan mendeetan zehar Bilboko euskararen aldaera bat ("Begoñako euskerie") egin izan dute bertokoek, bereziki 1960ko hamarkada arte. Iñaki Gaminde hizkuntzalari errekaldetarrak ikertu duen Bilboko euskeraren hiru aldaeretako bat dugu Begoñako euskerea edo euskerie, besteak Buia eta Larraskitukoak dira.[8]
Garraio publikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Autobusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bilbobusen honako lineek zeharkatzen dute auzoa:
Linea | Ibilbidea | Maiztasuna (min) |
---|---|---|
13 | San Inazio - Txurdinaga | 12´ |
34 | Otxarkoaga - Santutxu | 30´ |
38 | Santutxu - Plaza Biribila | 12´ |
43 | Garaizar - Santutxu | 30´ |
48 | Santutxu - Ospitalea | 15´ |
77 | Peñascal - Larreagaburu | 12´ |
Metroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bilboko metroak bi geltoki ditu auzoan, Santutxu eta Basarrate. Santutxuko geltokiak bi sarrera dauzka, bata Karmelo kalean eta bestea Zabalbiden. Igogailua ere Zabalbide kalean dago. Basarrateko geltokiak sarrera bakarra dauka, izen bereko parkearen ondoan.
Bilbobuseko 34. eta 43. lineak Otxarkoaga eta Garaizarreko bizilagunak Bilboko metroraino hurbiltzeko jarri zituen Bilboko Udalak 1999an.
Kale garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Karmelo kalea
- Iturribide kalea
- Zabalbide kalea[9]
- Santutxu kalea[10]
- Iturriaga kalea
- Mazustegi kalea[11]
- Ollerias-Atxuri[12]
Santutxuar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Aita Txanton Goiria (1908-1990), Gaztedi Dantza Taldearen sortzailetako bat, euskal idazlea, euskaltzalea eta karmeldarra.
- Jesus Garai (1930-1995), futbolaria.
- Patxi Uribarren (1942), idazlea, irakaslea, itzultzailea eta euskaltzaina.
- Tasio Erkizia (1943), ezker abertzaleko buruzagia.
- Jose Ramon Etxebarria (1948), ingeniaria, fisikan doktorea, irakaslea, euskaltzalea, itzultzailea eta politikaria.
- Julio Ibarra, ETBko Teleberri albistegiko aurkezlea.
- Itziar Lazkano (1957), aktorea. Ramón Barearekin, Karraka taldea sortu zuen.
- Jose Luis Urrutia (1958), idazlea.[13]
- Joseba Macías (1961-2013), kazetaria.
- Aitor Mazo (1961-2015), aktorea.
- Aitor Elizegi (1966), sukaldaria eta Athletic futbol taldeko presidentea.
- Najwa Nimri Urrutikoetxea (1972), aktorea. Iruñean jaioa, Santutxun hazi zen. Daniel Calparsoro zinema-zuzendariarekin, Salto al vacío (1995) filma egin zuen.
- Ainhoa Latatu (1973), Udako Euskal Unibertsitateko unibertsitate-mailako prestakuntzaren arduraduna.[14]
- Garikoitz Aspiazu, (1973), etakidea.
- Aitziber Irurtia, Gaztedi Dantza Taldearen izenean Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria 2001ean, taldearen 50. urteurrenean.
- Eukene Larrea eta Nerea Martija, clownak.
- Aiora Errenteria (1976), abeslaria, kantagilea eta irakaslea, Zea Mays taldeko kidea.
- Urtzi Urrutikoetxea (1977), idazlea, kazetari, bertsolari eta blogaria. ETBko albistegietan eta hainbat kazetatan aritua.[13]
- Javi Salgado (1980), saskibaloi jokalaria.
- Lur Gallastegi (1983), idazlea. 2018an Mikel Zarate haur literaturako saria irabazi zuen Saharako itsasoa eleberriarekin.[15]
- Oihana Bartra (1984), bertsolaria.
- Ibai Gómez (1989), futbolaria.
- Andres Galan, idazlea.[13]
- Josune Magunazelaia, idazlea. [13]
- Ritxard Agirre, idazlea.[13]
- Sonia Cordoba, idazlea.[13]
- Alberto Valverderena, idazlea.[13]
- Zea Mays taldea.
- Memes Santutxu txiolaria.[16]
Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «SANTUTXU Merkatarien Elkartea» www.santutxubilbao.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
- ↑ www.samasiku.com
- ↑ «El desfile de la ballena incluirá este año ocho arponeros que pedirán ayuda a los niños para localizar al cetáceo» El Diario Norte 2016-8-17.
- ↑ Santutxuko gau eskolak 50 urte. (11:20 -18:40 debora-tartean). Bilbo Hiria rratia (Noiz kontsultatua: 2017-12-02).
- ↑ Astiz, Iñigo. (2014). «Batasunari putz egin ziotenak» Berria (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2017-12-27).
- ↑ Santutxuko kilometroetan 1965eko 'gau eskolako' irakasle eta ikasleak omenduko dituzte. (Noiz kontsultatua: 2017-12-27).
- ↑ Olea, Pedro. (1985). «Bihotzez (Pedro Olea, 1985)» filmoteka.eus: 14'21-15'15. (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
- ↑ Iñaki., Gaminde,. ([2004]). Bilbotarron euskararen zuzuan. Asapala Kultur Elkartea ISBN 8460916014..
- ↑ (Gaztelaniaz) «02 SOLOKOETXE-FIKA-ZABALBIDE» Santutxu Zaharra 2018-05-22 (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «01 SANTUTXU CENTRO» Santutxu Zaharra 2018-05-22 (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «04 BEGOÑA-MAZUSTEGI» Santutxu Zaharra 2018-05-22 (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «03 OLLERÍAS-EL BOSQUE-ATXURI» Santutxu Zaharra 2018-05-22 (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
- ↑ a b c d e f g «Santutxuko liburu azoka - Uriola.eus» uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
- ↑ UEUko lantaldea: Nor da Nor? – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
- ↑ artikulua, Kulturklik webgunean.
- ↑ «@MemesSantutxu: 'Askotan umoregileoi iraingarriak izatea leporatzen digute, baina gero, haiek etxean botatzen dutena ez da ahuntzaren gauerdiko eztula.'» uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-14).
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz) «02 SOLOKOETXE-FIKA-ZABALBIDE» Santutxu Zaharra 2018-05-22 (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
![]() |
Bilboko auzoak | ![]() |
---|---|---|
Abando • Abusu • Altamira • Ametzola • Arabella • Arangoiti • Atxuri • Basurtu • Begoña • Bilbo Zaharra • Bolueta • Deustuko Doneperiaga • Errekaldeberri • Gazteleku • Ibarrekolanda • Indautxu • Iralabarri • Iturrialde • Iturrigorri • Kastrexana • Larraskitu • Lorategi-hiria • Masustegi • Matiko • Miribilla • Olabeaga • Otxarkoaga • San Adrian • San Frantzisko • San Ignazio • Santa Ana • Santutxu • Solokoetxe • Txurdinaga • Uretamendi • Uribarri • Zabala • Zazpikaleak • Zorrotza • Zurbaran |