Edukira joan

Txuloko iturri

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txuloko iturri Idiazabalgo toponimoa da. Egun, etxe baten izena da, 1974-1975 urteen inguruan egina, Maugigoen zaharra zegoen lekuan. Garai hartan egindako beste askoren modukoa da, sei bizitzako etxe-blokea. Hazkunde handia izan zuen Idiazabalgo herri guneak 1960tik aurrera eta hainbat etxalde egin ziren orduan. Horien artean, etxe honekin batera, Zigor auzoa. Baserriko jende asko kalera jaitsi zen garai hartan eta baita kanpotik beste asko bertaratu ere. Oraintsu hor, inguru horretan, bota eta berria eraiku duten zubia izendatzeko, “Txuloko iturriko zubia” esaten zen (lehenago, Torrezaarreko zubia omen zen).

Errekaren beste aldean zegoen Txuloko iturria; harmaila batzuk jaitsi eta harrizko zubi zaharraren kontran, txulo-txuloan, jakina. 1980 aldean zubia bota eta inguru osoa eraberritu zen arte iraun zuen Txuloko iturriak. Harrezkero, etxe honek bakarrik gorde du izena nahiz eta kaleko etxeen izen gehienak bezala, guztiz ezezaguna eta ia ez den batere erabiltzen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]