Edukira joan

Tseltal hizkuntza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tzeltalera» orritik birbideratua)
Tseltal, tzeltal
Maia hizkuntzen mapa
Datu orokorrak
Lurralde eremuaMexiko
Hiztunak445.856
Hizkuntza sailkapena
Maia
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiahizkuntza eranskaria eta aditza objektua subjektua
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3tzh
Ethnologuetzh
Glottologtzel1254
IETFtzh
Endangered
Languages Project

8602

Tseltal edo tzeltal hizkuntza, hizkuntza maia da, batez ere Los Altos de Chiapasen hitz egiten dena.

445.856 hiztun ditu Estatistika eta Geografiako Instituto Nazionalaren (Instituto Nacional de Estadística y Geografía, INEGI) biztanleriaren eta etxebizitzaren erroldaren arabera (2010)[1], eta, beraz, gaztelaniaren ondoren, Chiapas estatuan gehien hitz egiten den hizkuntza da, baita Mexiko osoan gehien hitz egiten den bosgarren hizkuntza indigena ere.

Tseltala gutxienez sei dialekto ezberdinez osatutako konplexu bat da eta hizkuntza ergatiboa da (euskara bezala) txolar-tzeltalar hizkuntzen familiako bere ahaideetako bat den txol hizkuntza ez bezala. Hauek dira dialekto aldaerarik onartuenak:

  • Tenejapako tseltala
  • Amatenangoko tseltala
  • Aguacatenangoko tseltala
  • Amatenangoko tseltala
  • Oxchukeko tseltala
  • Bin edo Tut(*)

(*) Teopiscatik Villa Las Rosaserako eskualdeetan tseltal hizkuntzaren aldaerarik arraroenetako bat dago, bin ("zein" edo "zer") bezalako oinarrizko hitz bat tut esaten da, aldaera batzuetan "txikia" esan nahi duena. Amatenago del Valle eta Aguacatenagon aldaera hau erabiltzen dute eta, hala ere, herri tseltal hauen artean desberdintasun asko daude, adibidez: Amatenagon, gaur egun, ora to "ordu hau" esateko, orto laburdura erabiltzen da. Aguacatengon, ordea, orli da laburdura, jatorrizkoa ora ini delarik (Tenejapa). Beste aldaera batzuetan: ya'tik (Tenejapa), yo'tik (Ocosingo).

Tseltala, nagusiki, Chiapasen hitz egiten da, Ocosingo, Altamirano, Huixtán, Tenejapa, Yajalón, Chanal, Sitalá, Amatenango del Valle, Socoltenango, Villa las Rosas, Chilón, San Juan Cancuc, San Cristóbal de las Casas, Oxchuc, San Bartolomé de los Llanos eta Venustiano Carranza udalerrietan. Azken udalerri honetan Aguacatenango, Marcos E. Becerra, El Puerto eta Soyatitan komunitateetan hitz egiten da tseltala.

Tseltal hiztun kopuru handi bat ere badago Tuxtla Gutiérrez, Comitan eta Palenque hirietan.

Mexikon Quintana Rootik sakabanatuta daude hiztunak, komunitate osoak Tabascon eta lan kontuengatik etorkin kontzentrazioa dago Mexiko Hiriko La Merceden.

Deskribapen linguistikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tseltal alfabetoak 26 grafia ditu. Hauek dira: a, b, ch, ch', e, i, j, k, k', l, m, n, o, p, p', r, s, t, t', ts, ts', u, w, x, y, ('). Batzuetan h letra gehitzen da, batez ere Bachajoneko dialektoan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Instituto Nacional de Estadística y Geografía (INEGI) (2010) https://www.inegi.org.mx/default.html Noiz kontsultatua: 2020-09-24.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bisita ezazu Tseltal hizkuntza Wikimedia Incubator proiektuan