Edukira joan

Hizkuntza eranskari

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hizkuntza eranskaria[1] hitza monema independenteak elkartuz osatzen dituena da. Terminoa Wilhelm von Humboldtek sortu zuen 1836an, hizkuntzak morfologiaren arabera sailkatzeko. Hizkuntzotan, hitzak lexemaz eta hizkiz osatzen dira eta hizki bakoitzak esanahi ongi definitua du: hizki bakoitzak esanahi-unitate bat osatzen du (txikigarria, plurala, lehenaldia...) eta posizio jakina izan behar du beste hizkiekiko eta erroarekiko, hitzari behar den zentzua emango badio. Euskara, izen-sintagmari dagokionez, eranskaria dela esan izan da.

Eranskaritzat jo izan dira honako hizkuntza hauek: uralikoak, altaikoak, japoniera, koreera, dravidarrak, inuitera, swahilia, esperantoa eta hizkuntza mesoamerikar batzuk (nahuatlera, huasteka eta totonakera) eranskariak dira. Antzinateko hizkuntza hiletan ere halakoak zeuden: adibidez, sumeriera eta elamera.

Eranskari ez diren hizkuntzak bi eratakoak diraː isolatzaileak ala malgukariak edo flexiboak.

Euskara eranskaritzat jotzen da, eta ez malgukaritzat, deklinatzeko orduan deklinagaia ez delako batere aldatzen. Horrexetan dago desberdintasuna: hizkuntza klasiko asko, esate baterako latina, malgukariak direnez, hondarkian ageri diren adierazkien morfemak baturik daude, eta ez dago biderik morfemak osatzen dituzten elementuak elkarren artean bereizteko. Euskaraz, aldiz, morfema horiek guztiak hondarkian biltzen dira, kasu-marka ere bertan dela: lagun-arekin, lagun-ari, lagun-arentzat, eta abar.

Dena den, hizkuntzalari batzuek auzitan jarri izan dute eranskaritasuna:

Zenbait autorek diote alferrekoa eta baliogabea dela hizkuntzak eransle edo

flexibo (edo are isolatzaile, etab.) moduan sailkatzea horien artean daude Anderson,

Bauer eta Spencer, eta Haspelmathek horien aipu bana dakar. Autore horien jarrera

gogorra kritikatzen du Haspelmathek (2009: 15), baina, era berean, aitortzen du

eransletasunaren hipotesiak —hizkuntza bat eransle gisa sailkatzeak— ez dakarrela

berarekin ezaugarri multzo unibertsal bat, eta, hortaz, zilegitasuna galtzen duela

sailkapen mota horrek.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2002]
  2. Manterola, Julen. (2015). Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak. EHU, 600 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hizkuntzalaritza Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.