Tūheitia Paki
Itxura
Tūheitia Paki | |||
---|---|---|---|
2006ko abuztuaren 21a - 2024ko abuztuaren 30a ← Te Atairangikaahu - Ngā Wai Hono i te Pō (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Huntly (en) , 1955eko apirilaren 21a | ||
Herrialdea | Zeelanda Berria | ||
Heriotza | 2024ko abuztuaren 30a (69 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Whatumoana Paki | ||
Ama | Te Atairangikaahu | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Southwell School (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka | ||
Jasotako sariak | |||
Tūheitia Pōtatau Te Wherowhero VII.a, Tūheitia Paki jaioa (Huntly, 1955eko apirilaren 21a – 2024ko abuztuaren 30a), Kīngi Tūheitia bezala koroatua, maori erregea izan zen 2006tik hil zen arte.
Whatumoana Pakiren eta Te Arikinui Dame Te Atairangikaahu erreginaren seme zaharrena izan zen. 2006ko abuztuaren 21ean koroatu zuten, amaren hileta-egunean.
Politikan inplikatu zen. 2024ko urtarrilean batasun maoriaren bilera deitu zuen, Zeelanda Berriko gobernuaren politiken aurka. Te Matatini kultur jaialdi maoriaren patroia izan zen. Estatu bisita batzuk egin zituen eta beste errege batzuekin topo egin zuen, eta Charles III.a Erresuma Batukoaren koroatzean egon zen.