Uda betiko balitz
Itxura
Uda betiko balitz | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Xabier Mendiguren Elizegi (2003) |
Argitaratze-data | 2003 |
Generoa | Eleberria |
Argitaletxea | Elkar |
Herrialdea | Euskal Herria |
Orrialdeak | 160 |
Uda betiko balitz liburua gaztetxoen udalekuen eleberria dela esan daiteke. Xabier Mendiguren Elizegik, haren oroimenetan oinarrituta, poztasunez betetako liburu hau idatzi zuen. Kronologikoki 1976tik 1980ra doa argumentua. Protagonista gazte talde bat da, udalekuetan biltzen den taldea; zentzu horretan nobela korala moduan definitu daiteke. Hiru ataletan dago antolatuta: "12 urteko uda", "14 urteko uda" eta "16 urteko uda". Estiloa erraza eta zuzena da. Argumentoan protagonisten gutunak tartekatzen dira, hauek gipuzkeraz idatzita. Amaieran, izenburuan berean ikusten denez, joandako denboraren inguruko nostalgia nabarmena da.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- : Arantza Etxebarria Iturrateren liburuari buruzko iritzi kritikoa Idatz & Mintz aldizkarian: http://kritikak.armiarma.eus/?p=963