Uku Pacha

Wikipedia, Entziklopedia askea

Inken mitologian, Uku Pacha beheko mundua bezala definitzen zen, hildakoen mundua, jaio gabeena eta lur edo urazpian zegoen guztiarena, Iturriak, (ketxuaz pukyu) leizeak eta lurrazalaren edozein irekidura, Uku Pacha eta Kay Pacharen arteko komunikabidetzat hartzen zen.

Mundua, hiru planotan osatua agertzen zen: Hanan Pacha (goiko mundua), Kay Pacha (hemengo mundua) eta Uku Pacha.

Ketxua hizkuntzan, pacha hitzak, aldi berean, denbora eta espazioa esan nahi du.

Uku Pacharen animalizko irudikapena, suge erraldoi bat edo amaru suge bat zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]