Kitxua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kitxua
Runa Simi
Non mintzatzen den: Argentina, Brasil, Bolivia, Txile, Kolonbia, Ekuador, Peru 
Eskualdea: Andeak
Hiztunak: 10.000.000
Hizkuntza familia: Kitxuarra 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: Bolivia eta Peru
Erakunde araugilea: ez du
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: qu
ISO 639-2: que (B)  que (T)
ISO 639-3: -

 

Quechua (subgrupos).svg
Kitxuaren hedadura, Hego Amerikan.
 

Kitxua[1] edo Runa simi Amerikan laugarren hizkuntza mintzatuena da, ingelesa, gaztelania eta portugesaren ondoren. 14 milioi hiztun inguru daude munduan, Andeetako eskualdeetan nagusiki barreiatuta.

Ofiziala da Perun, Bolivian (Cochabamba, Chuquisaca, Potosi, La Paz eta Oruro departamenduetan bereziki) eta Kolonbian (Putumayo eta Nariño departamenduetan). Horrez gain, Ekuadoren, Argentinan (Salta, Jujuy eta Santiago del Estero probintzietan) eta Txilen (Antofagasta) ere mintzatzen da.

Familiei dagokienez, hizkuntza isolatua da.

Kitxua hitzak "inguru epela" esan nahi du eta Runa simi-k "gizakien hizkuntza" (Kastilla simi: gaztelania, Inka simi: Inken hizkuntza).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1540an, Frai Domingo de Santo Tomás domingotarrak Perura iritsi eta "gizakien hizkuntza" ikasi zuen, biztanleak ebanjelizatzeko. 1560an Valladoliden "Grammatica o Arte de la Lengua General de los Indios de los Reynos del Peru" eta "Lexicon o Vocabulario de la Lengua General del PERV" liburuak argitaratu zituen.
  • 1680an, Juan de Espinoza Medrano apaiz perutarrak "Rapto de Proserpina" eta "Uska Pawqar, el hijo pródigo" fikziozko liburuak argitaratu zituen.
  • 1935ean, José María Arguedas idazleak "Agua" argitara eman zuen.
  • 1964an, Alfredo Torero Fernández hizkuntzalari eta antropologo perutarrak "Los dialectos quechuas" lan mardula kaleratu zuen.
  • 1976an, Toreroren ikasle batek, Rodolfo Cerrón Palomino hizkuntzalari perutarrak, lehendabiziko hiztegia argitaratu zuen, huanka aldaeran.
  • 1994an, Rodolfo Cerrónek kaleratu zuen hegoaldeko kitxua (Peruko hegoaldea, Bolivia eta Argentina) batuaren hiztegia.

Dialektoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi adar nagusi bereizten dira: Kitxua I edo Waywash eta Kitxua II edo Wanp'una. Bigarrena hiru azpi-adarretan banatzen da: A (Yunyay), B (Chinchay) eta C (Hegoaldekoa).

Alfredo Torero hizkuntzalari perutarraren arabera, zazpi multzotan banatuko ditugu:

  • Ankax-Huanuko (I).
  • Tarma-Huanuko (I).
  • Jauja-Huanka (I).
  • Kajamarka-Kañaris (IIA)
  • Chachapoyas-Lamas (IIB)
  • Ekuador-Kolonbia (IIB)
  • Hegoaldeko kitxua (Ayacucho, Cusco, Bolivia eta Santiago del Estero).

Gramatika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen-erroek atzizkiak onartzen dituzte pertsona (jabetza adierazteko, ez identitatea), [[pluraltasun gramatikal|pluraltasun]a], eta kasua adierazteko. Orokorrean, pertsonako atzizkia pluraltasunarena baino lehenago doa.

Zenbait adibide wasi (etxe) izena erabilita
Function Atzizkia Adibidea (itzulpena)
Pluraltasuna -kuna wasikuna etxeak
Kasu gramatikalak Nominatiboa wasi etxea (subj.)
Akusatiboa -(k)ta wasita etxea (obj.)
Datiboa -paq wasipaq etxeari
Genitiboa -p(a) wasip(a) Etxeko
Inesiboa -pi wasipi etxean
Ablatiboa -manta, -piqta wasimanta, wasipiqta etxetik
Hurbitze adlatibo -man wasiman etxerantz
Muga-adlatiboa -kama, -yaq wasikama, wasiyaq etxeraino
Instrumentala -wan wasiwan etxeaz, with the house, and the house
Komitatiboa -(ni)ntin allquntin txakurrarekin(?), along with the dog
Kausatiboa -rayku wasirayku etxearengatik
Destinatiboa -paq wasipaq etxerako, etxearentzat
Abesiboa -naq wasinaq etxerik gabe, etxebako
Inklusiboa -piwan, puwan wasipiwan, wasipuwan etxea barne (?)
Perlatiboa (?) (perlative, transitive) -(rin)ta wasinta etxean zehar, etxetik
Gertukoa(?) (immediate) -raq wasiraq (?), first the house
Interaktiboa (interactive) -pura wasipura etxeen artean, among the houses
Esklusiboa -lla(m) wasilla(m) etxea bakarrik, only the house
Konparatiboa -naw, -hina wasinaw, wasihina etxea, baino, than the house
Posesiboa Singularreko 1. pertsona -y, -i wasiy, wasii nire etxea
Singularreko 2. pertsona -yki wasiyki zure etxea
Singularreko 3. pertsona -n wasin haren etxea
Pluraleko 1. pertsona (inkl) -nchik wasinchik gure etxea (hizlaria barne)
Pluraleko 1. pertsona (eskl) -y-ku wasiyku gure etxea (hizlaria kanpo)
Pluraleko 2. pertsona -yki-chik wasiykichik zuen etxea
Pluraleko 3. pertsona -n-ku wasinku haien etxea

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kitxua Aldatu lotura Wikidatan



Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.