Edukira joan

Umap

Wikipedia, Entziklopedia askea
 Umap
Jatorria
Sorrera-urtea2015
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Euskaraz
EuskarazBai
umap.eus

Umap web-zerbitzu bat izan zen, umap.eus webgunean Twitterren 2010tik 2023ra arte euskaraz argitaratu ziren txioak bilatu, filtratu eta aztertzeko. Codesyntax enpresak sortu zuen 2010an.[1][2][3]

Lan hori modu automatizatuan egin zuten, Twitterren zebiltzan txiolari euskaldunak identifikatuz, euren txio guzti-guztiak irakurriz eta hizkuntzaka sailkatuz. Jasotako datuetatik lortu zuten, besteak beste, euskal txiolarien zerrendak osatzea, Twitterreko euskara-erabileraren inguruko datuak eta txostenak idaztea, erabiltzaile bakoitzaren txioen historikoa gordetzea (hilabeteka eta hizkuntzaren arabera antolatuta) eta euskaraz egunero nagusitu ziren Traolak identifikatzea. Datu horiekin, hainbat txosten eta albiste ere idatzi zituzten. Twitterreko euskaldunon komunitatea trinkotzen eta sendotzen lagundu zuen tresna izan zen UMAP.[4][3]

2023ko apirilean Elon Muskek Twitter erostearen ondorioz, Twitterreko APIa erabiltzeko baldintzak zorrozten eta garestitzen hasi ziren eta 2023an ezinezko bihurtu zen UMAPek ordura arte egiten zuen lanari eustea.[4][3]

Epe hartan bildutako txioen datuak ikaragarriak dira: 70.000 euskal txiolari potentzial detektatu zituzten; horietako 23.000 inguru aktiboak izan ziren eta euskaraz txiokatzen jardun zuten; guztion artean 74.153.662 txio bota zituzten, %37,8 euskaraz (euskarazko 28.038.870 txio guztira). Hori guztiori Umapen datu-basean gordeta dago, euskal txiolarien 13 urteko datu-base historikoa, etorkizunean edonork egin nahi duen edozein azterketa soziologiko, linguistiko edo antropologikorako prest geratu zena. [4]


UMAPek bildutako txio kopuruak urteka (2010eko urria-2023ko apirila)[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Berria. (2015-03-07). «Zer da Umap?» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  2. Berria. «Hautagaien Twitter kontuetan gaztelera nagusi» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  3. a b c d «Umap hil da, akabo Twitterreko euskarazko biltegia» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-05).
  4. a b c «Umap.eus - Twitterreko euskarazko jarduna» web.archive.org 2024-04-24 (Noiz kontsultatua: 2024-12-05).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]