Edukira joan

Una salus victis, nullam sperare salutem

Wikipedia, Entziklopedia askea

Una salus victis, nullam sperare salutem latinezko esapidea da eta porrot handi bat jasan duenaren baldintza etsigarriekin lotuta erabiltzen da, etsipenetik ausardia lortzeko; hitzez hitz “Garaituentzako  salbazio bakarra dago, inongo salbaziorik espero ez izatea” esan nahi du.

Esaldia Virgiliok erabili zuen (Eneida II, 354)[1]; Eneasen hitzak dira bere kideak borrokara bultzatu nahi dituenean Troiaren alferrikako azken defentsa egitera.



Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.