Une mousse de Biscaye

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Une mousse de Biscaye
Jatorria
Argitaratze-dataXV. mendea
IzenburuaUne mousse de Biscaye
Ezaugarriak
Hizkuntzafrantses ertaina eta euskara
Argumentu nagusiaSexu jazarpena

Une mousse de Biscaye (euskaraz: «Bizkaiko neskatxa ba») errenazimendu garaian Frantzian ezaguna izan zen kantu bat da. 1503. urteko bilduma batean ageri da lehen aldiz, eta hortaz, jatorria 15. mendean izango zuela uste da. Kantua frantsesez da, baina dituen lau bertsoetan azken esaldia euskaraz daː "Soaz, soaz ordonarequi[n]".

Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaun frantses errota baten ondoan neskatxa bizkaitar eder bat topatzen du, eta hura kortejatzen saiatzen da. Neskak, aldiz, esaldi bakar batekin erantzuten die frantsesaren erregu guztieiː "Soaz, soaz ordonarequi[n]", alegia, "Zoaz, zoaz ordu onarekin", edo "zoaz sasoi onean"; beharbada zuzenago, "zoaz eta utz nazazu bakean". Beste garai batzuetako kontestuan, "maitasun kanta" gisa[1] aurkeztu izan dena, ikuspegi gaurkoatuago batekin sexu jazarpen kasu baten erretratua argia dela esan daiteke.

Aipagarria da nola gizona kexatzen zaion emakumezkoari euskaraz besterik ez duela egiten, eta "laissez votre bisquayn" eskatzen dio, "utz ezazu bizkaiera hori". Koldo Mitxelenak "bisquayn" horri erreparatu zionː Gaztelan vizcaíno euskaldunaren sinonimo zen bitartean, Frantzian, garai hartan, bizkaitarra normalean Hego Euskal Herriko euskalduna adierazteko erabili ohi zen. Hala ere, besterik gabe neskatxa euskalduna ere izan daitekeela dio Mitxelenak, ez dago ziurtatzerik prezeski Bizkaiko norbaitez ari zaigun, ala edozein herrialdetako euskaldun batez.[2]

Kantu eta istorioa ezagunak izan ziren hurrengo mendeetan Frantzian. Rabelaisek berak Pantagruel lanean aipatzen du.[1]

Doinua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kantuaren doinua ere gorde da. Agirietako notazio musikaletan oinarritua, eta baita ere abestian oinarritutako meza batzuetan, François-Auguste Gevaert musikologo belgiarrak 1875eko lan batean argitaratu zuen abestiaren musika-konposizio bat, gaur egunean antzinako musikako emanaldietan jo ohi dena[3]. Doinuaren jatorriaz, Aita Donostiak uste zuen Gaztelako musikako tradizioarekin bat datorrela (nahiz eta frantsesezko kantua izan).[1]

Lehen errenazimenduko Josquin des Prez konposagileak meza bat osatu zuen kantuaren doinua oinarri hartuta, eta izen berari eutsiz, gaia hain profanoa izan arren.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Une mousse de Biscaye
L'autre jour pres ung moulin
Vint a moi sans dire gaire
Moy hurtant sur mon chemin
Blanche comme un parchemin
Je la baise a mon aise
Et me dist sans faire noise:
«Soaz, soaz ordonarequin»

Je luy dis que de Biscaye
J'estoys son prochain voisin:
«Mecton nous pres ceste haie
En l'ombre soubz l'aubepin:
La parlerons a butin;
Faictes tout a ma requeste»
Lors feist signe de la teste:
«Soaz, soaz ordonarequin»

...Par mon serment, vecy raige:
Ce n'est Françoys ne latin:
Parlez moy aultre langaige
Et laissez votre bisquayn.
Mectons no besongne a fin,
Parlons d'amours, je vous prie.
Lors me dist, n'en doubtez mye:
«Soaz, soaz ordonarequin».

Avoir n'en puez aultre chose,
Par ma foy, a ce matin,
Fors baiser a bouche close
Et la main sur le tetin.
...Adieu, petit musequin,
A Dieu soyez, ma popine.
Lors me dit la biscuayne:
«Soaz, soaz ordonarequin»

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Ansorena, Jose Luis. (1983). «El euskera en la polifonía religiosa y profana» Iker-2 (Euskaltzaindia) (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).
  2. Mitxelena, Koldo. (1984). «Los vascos y su nombre» Revista Internacional de los Estudios Vascos (RIEV) 29 (1) ISSN 0212-7016. (Noiz kontsultatua: http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/29/29009029.pdf).
  3. Joel McNary (bideogilea), Bryn Mawr Renaissance Choir (abeslariak). (). Une Mousse de Biscaye (lehen ahapaldia). (Noiz kontsultatua: 2018-02-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]