Unterwalden

Wikipedia, Entziklopedia askea

Unterwalden (latinizatuta Sylvania, geroago Subsylvania ere deitua) Suitzako antzinako erdialdeko kantonamendua izan zen, Lau Kantoien aintziraren hegoaldean zegoena. Gaur egun bi kantoi autonomotan banatua dago: ekialdean, Nidwalden (276 km2 eta 30.200 biztanle; hiriburua, Stans), eta mendebalean, Obwalden (491 km2 eta 27.000 biztanle; hiriburua, Sarnen).

Hiri nagusia: Engelberg. Esne-ekoizpena. Industria zurgintzan oinarritua dago, eta turismoa garatzen ari da. Uri eta Schwyz kantoiekin batera Suitzako Konfederazioa sortu zuen (1291).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]