Ur bila ari ziren igelak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ur bila ari ziren igelak alegia ezaguna da.

Urmael batean bi igel bizi ziren. Bero handia egin zuen egun batean, ordea, urmaela lehortu eta urik gabe gelditu zen. Batera eta bestera hasi ziren saltoka, bizileku berri baten bila. Bat batean, putzu handi eta sakon bat ikusi zuten, urez beteta zegoena. Orduan, igeletako batek, asko pentsatu gabe, hara salto egitea proposatu zion besteari. Honek, ordea, han ere ura lehortzen bazen atera ezinik geratuko zirela erantzun zion, sakonegia zelako.

Alegia honek, gauzak egin aurretik bi aldiz pentsatu behar direla irakasten du.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.