Ura Marten
Ura Marten edo, beste modu batez esanda, elementu horren presentzia Marten, datuak izan ditzakeen ondorioengatik, zientzialarientzat aspaldiko kezka izan da. Betidanik, planetaren geografiak ideia horren alde jokatu du, orografia aldapatsuek eta garaiera aldeek, kasu askotan, urak sortutakoen itxura osoa baitute. Datu guztien arabera planetaren ingurumen-baldintzak asko aldatu egin dira eta horrek ura detektatzeko zailtasunak handituko lituzke.
Egungo atmosfera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun Marteko atmosferan %0,01 ur egon daiteke. Ur hori bi eratan egon daiteke: ur-lurrun moduan eta baita lurzoruan izotz moduan. Marteko presio atmosferikoa Lurrakoa baino askoz txikiagoa da, baita tenperatura ere. Baldintza horietan Marteko uraren zikloa Lurraren oso desberdina da, ura zuzenenean solidotik gasara pasatzen baita. Horren arabera, Marten ur-likidoa ez genuke aurkitu behar.
Ur likidoaren aurkikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]NASA agentziak zabaldutako argazki batzutan, ordea, ur korronteak diruditen ildoxkak ikusten dira. Informazioa Ames ikerketa zentroak, Johns Hopkins Laborategiak, Arizonako Unibertsitateak, Southwest Ikerketa Institutuak eta Nantesko Planetologia eta Geodinamika Laborategiak egindako ikerketaren emaitza da. MRO (Mars Reconnaissance Orbiter) zundak 2014an Recurring Slope Lineae izenez ezagutzen diren ildoxka batzuk aztertu zituen. Uraren mugimenduek eragindako aztarnak izan zitezkeen. Argazkiak espektrometroaz aztertuez gero, azkenik, ondorio honetara heldu dira: gatz hidratatua da. [1]