Urandi (leku izena)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Urandi, edo Urandia batzuetan, euskal hidronimo bat da, Euskal Herrian herritarrek beren eskualdeko ibai nagusiari deitzeko erabili izan dutena, ibai horren izen bereziaren ordez.

Egungo kasu ezagun batzuk Ugarana edo Errobi ibaiak dira, eskualde horietako herritarrek batzuetan U(r)andi deituak. Zarrakaztelu herrian (Nafarroa), halaxe deitzen zioten Aragoi ibaiari XII-XIV. mendeetan.