Errobi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Iparraldeko ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Errobi (argipena)».
Errobi

Bayonne Reflets dans la Nive.JPG


Baiona zeharkatzean
Bertako izena Nive (fr), Niva (oc)
Kokapena Nafarroa Beherea eta Lapurdi
Luzera 78 km
Arroa 1030 km²
Emaria 34 m³/s
Iturburua Beherobia, Laurhibar, Arnegi
Ibai ahoa Aturri > Ozeano Atlantikoa

Errobi[1] Ipar Euskal Herriko ibaia da. Bere frantsesezko izena Nive da, gaskoierazkoa Niva.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errobi, Donibane Garaziko lurretan osatzen da, Nafarroa Behereko hiru errekaren urekin:

Atekagaitzeko arroilek, Itsasu hegoaldean, Lapurdirako sarrera markatzen dute. Aturri ibaiarekin, Baionako lurretan batzen da.

Errobi ibaia oso preziatua da kirol-arrantza egiten dutenentzat (izokinkideak) eta ur-bizietan kirolak (bereziki raftinga) gustuko dituztenentzat.

Ibaiadar nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Errobiren ibaiadarren zerrenda»

Hidrologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errobiko arroak prezipitazio nabarmenak ditu: urteko batez besteko plubiometria 1.680 mmkoa da. Ibaiaren erregimena eurikoa da, ia ez du elurrik.

Aturriren beste ibaiadarrek bezala, emari handia du. Bere emaria 42 urtez, 1967 eta 2008 artean, ikertua izan da Kanbon, hau da, Aturri ibaiarekin elkartu baino 15 km lehenago[2]. Ikertutako eremuak 870 km² ditu, hots, arroaren %85a.

Batez besteko emaria 30,2 segundokoa bada ere, urtaroz urtaro aldatzen da: neguan eta udaberrian 40,8 eta 46,1 m³/s artean dago (gehienezko bi izanik: lehenengoa abendu-urtarrilean, eta bigarrena apirilean); maiatzetik irailera, emaria gutxituz doa, eta txikiena abuztuan du: 11,9 m³/s.

Errobiren batez besteko emariak (/s) Kanbon neurtuak
Datuak: 1967 eta 2008 artean

Historiako momentuzko gehienezkoa 745 m³/segundokoa zen 1994ko abenduaren 1ean, egunekoa, berriz, 515 m³/segundokoa zen, 1981eko urtarrilaren 16an lortua.

Errobiren datuak Marne Paristik gertu lortutakoak baino handiagoak dira, nahiz eta azken ibai honen arroa 15 bider handiagoa izan (12.920 km² Errobiko 870en aurka).

Gurutzaturiko herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donibane Garaziko harrizko zubiaren azpitik igarotzen
Errobi, Bidarraiko Noblia zubia gurutzatzen
Errobi, Itsasutik pasatzen

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Errobi Aldatu lotura Wikidatan