Edukira joan

Urdazuri

Artikulu hau ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Urdazuri (argipena)».
Urdazuri
Datu orokorrak
Motaibaia
Luzera45 km
Geografia
Mapa
Koordenatuak43°23′18″N 1°40′11″W / 43.3883°N 1.6697°W / 43.3883; -1.6697
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera279 km²
Ur-emaria5 m³/s
IturburuaUrdazubi
Bokalea
()
Ozeano Atlantikoa (Ziburu
Donibane Lohizune)

Urdazuri[1] Euskal Herriko ibaia da, Nafarroa Garaia eta Lapurdi zeharkatzen dituena. Urdazubin eratzen da, Orabideko eta Ikatzateko errekak elkartuta, eta Donibane Lohizuneko badian itsasoratzen da, Donibane Lohizune eta Ziburu artean, 45 kilometroko ibilbidea eginda (31 km Lapurdin, eta 14 km Nafarroan). Senpere, Ainhoa eta Azkaine zeharkatzen ditu.

Beste ibai anitzek bezala, izen desberdinak hartzen ditu ibilbidean zehar. Goialdeari Orabideko erreka deitzen zaio. Urdazubin Ikatzateko errekarekin elkartzen denetik Dantxarineraino, berriz, Ugarana da.[2] Handik behera, Urdazuri, Sarrakaria eta Uhertsi deitua da.[3]

Ibaiak udalerri hauek zeharkatzen ditu.

Urdazuriren emaria 1989-2026 bitartean neurtu da Senperen.[4] Ibaiak 138 kilometro koadroko eremua drainatua du gune horretan, arro osoaren % 49. Urteko batez besteko emaria 4,74 m³ segundoko da. Emari handiena abenduan du (7,65 m³/s), eta txikiena abuztuan (1,56 m³/s).

Urdazuriren batez besteko emariak (/s), Senperen neurtuak
Datuak: 1989 eta 2026 artean

Urdazuriren bazterreko herriek askotan pairatu dituzte uholdeek eragindako kalteak. XX. mendeko uholderik handienetako bat 1983ko abuztuaren 26an gertatu zen. Senpereko estazio hidrometrikoan 105 m³ segundoko emaria neurtu zen, eta ondorio latzak ekarri zituen:[5][6] bortz lagunek bizia galdu zuten eta kalteak zazpi milioi euro ingurukoak izan ziren.[7]

Uholdeak izateko arriskua murrizteko, Dantxariaren eta Senpereko Amotzeren artean Luberriako presa eraiki zen 2008an. 22 metroko garaiera eta 6 milioi metro kubikoko edukiera ditu, eta lanek 12 milioi euroko kostua izan zuten.[8]

Natura 2000 sareko bi gune daude Urdazuri ibaiaren arroan:

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Urdazuri. euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2026-2-19).
  2. 1 2 48/2014 Foru Dekretua, ekainaren 11koa, “Orabideko erreka eta Arxuriko zohikaztegia” izeneko Batasunaren Garrantzizko Lekua (BGL) Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen duena eta haren kudeaketa plana onesten duena. navarra.es (kontsulta data: 2026-2-19).
  3. Garmendia, Jon. Urdazuri. Gara, 2023ko maiatzak 22, naiz.eus (kontsulta data: 2026-2-19).
  4. Site hydrométrique - S514 4010 : La Nivelle à Saint-Pée-sur-Nivelle [Pont de Cherchebruit. ] hydro.eaufrance.fr (kontsulta data: 2026-2-20).
  5. Charniguet, Ludivine. «1983ko uholdeak izugarriak izan ziren Senperen». Kazeta, 2021eko abenduak 18, kazeta.eus (kontsulta data: 2026-2-20).
  6. Neuf morts, treize disparus et des dégâts importants au Pays basque. Le Monde, 1983ko abuztuak 29, lemonde.fr (kontsulta data: 2026-2-20).
  7. Dolosor, Franck. Luberriako urtegiko lanek 7,5 miliun euro gostako dute eta 18 hilabete iraun dezakete. Erran, 2006ko uztailak 27, erran.eus (kontsulta data: 2026-2-27).
  8. Luberria, un barrage tant attendu. constructionbtp.com (kontsulta data: 2026-2-27).
  9. La Nivelle (estuaire, barthes et cours d'eau). eunis.eea.europa.eu (kontsulta data: 2026-2-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]