Uriola.eus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Uriola.eus Bilboko euskarazko komunikabide digitala da. Tokiko albisteak eskaintzen ditu euskaraz eta, gainera, euskaldunon eta herri mugimenduko eragileon topaleku birtuala ere bada, albisteak eta agenda trukatzeko lekua.

Besteak beste Bilboko auzoetako jaien berri eta Aste Nagusiaren jarraipena egiten duen medio euskaldun bat da.

Uriolak gertuko albisteak euskaraz eskainiz esparru hauek betetzen ditu: Bilboko berriak jasotzea, gertukoak, baita hainbat eragilek antolatutako ekimenen berri izatea ere.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]