Albiste

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mikrofonoa eskuetan, kazetari bat albiste bat ematen.

Albistea unean-uneko gertaerei buruzko informazio hautatuaren komunikazioa edo adierazpena da, ahoz aho, hedabide inprimatuen, telebistaren, irratiaren edo Interneten bidez transmititzen zaiena bai norbanakoei zein taldeei edo masako irakurle/entzule/ikusleei.

Komunikabideetan denbora/espazio hurbilagoko gertakizunei lehentasuna eman ohi zaio. Gertakizun bat albiste legez kontatzea, garrantzitsu bezala narratzea, hedabideetako arduradunen erabakia izaten da.

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albisteetan bizpahiru atal egoten dira gutxienez:

Izenburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitz gutxitan albistearen mamia laburbiltzen duen esaldia edo esaldi zatia.

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenburuarekin batera, batzuetan, albistearen laburpena ematen da paragrafo bat edo bitan.

Gorputza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albistea kontatzen duen testu nagusia. Gertakizunen berri ematen da, non, noiz, nork, nor, galderen erantzuna ematen da.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, baita[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.