Urri Gorria (altzairutegia)
Itxura
Urri Gorria lantegia, (errusieraz: Красный Октябрь edo Krasny Oktyabr), Stalingrad hiriaren erdigunean harroturiko altzairutegia zen. Faktoria 1897ko apirilaren 30ean eraiki bazen ere, Urri Gorria izena, Iraultza Boltxebikearen ostean hartu zuen. 1942ko ekaina eta 1943ko otsaila bitartean iraun zuen Stalingradeko Batailan, Armada Gorria eta alemaniar nazien arteko borroka bortitzen eszenatokia bilakatu zen. Batailaren ondorioz erabat suntsituta gertatu zen, baina denbora gutxira berreraiki eta martxan jarri zen berriro ere. Sobietar garaian Lenin-en Domina (Орден Ленина edo Orden Lenina) eta Lanaren Bandera Gorriaren Dominaz (Орден Трудового Красного Знамени edo Orden Trudovogo Krasnogo Znameni) saritua izan zen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Errusieraz) Alzairutegiari buruzko webgunea.
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |