Urruxkide eguna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zaraitzu ibarreko armarria.

Urruxkide eguna edo ibarreko eguna Zaraitzu ibarrean egiten den festa bat da. Festaren helburua Pirinioa eta ibarra bizirik daudela adieraztea da. Irailaren lehenengo asteburuan ibarreko jende guztia herri batean biltzen da eguna pasatzeko. Urte bakoitzean ibarreko hamalau herrietako batean ospatzen da.

Azken urteetan, adibidez, herri hauetan ospatu da:

2014: Otsagabia

2015: Uskartze, Galoze eta Izize

2016: Jaurrieta

2017: Gortza eta Igari

2018: Ezkarotze

2019: Ibiltzieta

Ekintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Festa hasteko meza ospatzen da herrian eta meza bukatzean banderaren dantza eta desfilea egiten dira. Desfilean herri bakoitzeko bi pertsona Salazenkoz janzten dira eta herriko kartela eramaten dute musikarekin ibiltzen doazen bitartean. Otsagabiko dantzanteak haien dantzak egiten dituzte. Jaurrietako neskak axuri-beltza dantzatzen dute, Jaurrietan sortutako dantza. 2018an Ezkarotzen neska gazteak zinten dantza egin zuten. Dantzak bukatzean ibarreko lehendakariak diskurtso bat ematen du. Gero, herri bakoitzak bere herriko giltza zaku batean sartzen du. Ondoren, giltzak ateratzen dira binaka eta bikoteek mahai berdinean bazkaldu behar dute. 2018an Otsagabiko eta Ezkarotzeko erraldoiak atera zituzten.

Eguerdian bailara guztiak elkarrekin jaten du. Arratsaldean eta gauean urte bakoitzean ekintza ezberdinak daude, arratsaldean haurrentzako gauzak eta gauean kontzertuak.

2018an, Ezkarotzen, Trikiteens, Skabidean eta DJ Sembe egon ziren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]