Urte haietan

Koordenatuak: 43°18′20″N 1°59′33″W / 43.305583°N 1.992427°W / 43.305583; -1.992427
Wikipedia, Entziklopedia askea
Urte haietan
Jatorria
Ezaugarriak
Materiala(k)altzairua
Genero artistikoaarte publikoa
Kokapena
LekuaAiete jauregia
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′20″N 1°59′33″W / 43.305583°N 1.992427°W / 43.305583; -1.992427
Map

Urte haietan, Juan Jose Novellaren eskultura da eta Gerra Zibilaren eta diktadura frankistaren biktimak oroitzeko asmoz egina dago. 2011ko apirilaren 30ean Aieteko parkean jarri zuten, Aieteko jauregiaren ondoan eta biktimen duintasuna eta herritartasuna itzultzea du xede.[1][2]

Eskultura karbono-altzairuz eginda dago eta 3,5 metro inguruko luzera dauka. Habitat edo mugarri gisa egina dago eta ibiltaria bertan sartu daiteke. Zulatutako urteek 1936ko Estatu-kolpetik 1975ean diktadura frankista amaitu arteko etapa jasotzen dute. Argiaren arabera, ibiltarian, eskulturan bertan edo parkearen lurrean islatzen dira.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Juan José Novella /“Urte Haietan”» Aiete - Lantxabe - Katxola - Ayete 2011-04-20 (Noiz kontsultatua: 2017-04-03).
  2. a b Donostia.eus - Eskulturak eta monolitoak. (Noiz kontsultatua: 2017-04-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]