Urtebetetzeko tarta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urtebetetze-tarta» orritik birbideratua)
Urtebetetzeko tarta berezia.

Urtebetetzeko tarta edo pastela urtebetetze baten ospakizunean kontsumitzen den gozopil bat da. Urtebetetze tarta asko kanpoan glaseatua duten geruza-tartak izaten dira. Normalki, urtebetetzearen adina adierazten duten kandelak jartzen dira gainean, gero putz egiteko. Batzuetan tarta txikiak ere izaten dira, pertsona batentzako cupcakeak kasu. Dekorazio gisa "Zorionak" edo pertsonaren izena ere jarri ohi da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtebetetzeko tartak urtebetetze ospakizunen parte izan dira XIX. mendearen erdialdeaz geroztik Mendebaldeko Europako herrialdeetan[1]. Hala ere, pastelen eta urtebetetze-ospakizunen arteko lotura erromatar garaietara eraman daiteke.

Erromatar kultura klasikoan, pastelak, noizean behin, jaiegun berezietan eta ezkontzetan zerbitzatzen ziren. Irin eta intxaurrekin egindako zirkulu lauak ziren, legamiarekin haziak eta eztiz gozatuak.

XV. mendean, Alemaniako okindegiek geruza-tartak merkaturatzen hasi ziren bezeroen urtebetetze egunetarako, ezkontza-tartez gain. XVII. mendeko pastel landu haiek urtebetetze garaikidearen alderdi asko zituzten, hala nola geruzak, glaseatua eta dekorazioa. Hala ere, opil hauek aberatsen esku zeuden. Urtebetetze tartak eskuragarri bihurtu ziren behe-klasearentzat, industria iraultzaren eta material eta ondasun gehiagoren hedapenaren ondorioz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Birthday Cake» www.newenglandrecipes.org (Noiz kontsultatua: 2021-01-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]