Intxaur
Intxaur | |
---|---|
drupa eta fruitu lehor | |
![]() | |
Osagaiak | Hazia eta walnut shell (en) ![]() |
Historia | |
Honen produktua | Intxaurrondo arrunt |
Intxaurra intxaurrondoaren fruitua da.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izenak aurkakoa dioen arren, intxaurra ez da intxaur bat adiera botanikoan, drupa baizik.
Borobil itxurako fruitua da, 3-6 cm luzera duena. Oskola bitan zatitu daiteke eta balba bien artean lamina bat dago. Fruitua heltzen doan heinean oskola gogortu egiten da eta barneko "haragia" aipaturiko lamina horren eraginez puntu batean elkarturik dauden bi atal desberdin izaten ditu.
Nutrizio balioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Proteina, B bitamina, oligoelementu, olio, lektina eta omega 3 gantz azidotan aberatsa da. Kolesterola gutxitzen du.
Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2019an Mundu guztian 4'5 milioi tona intxaur ekoiztu ziren, hauetatik erdia inguru Txinan.
# | Herrialdea | Kopurua (tonak) |
---|---|---|
1 | Txina | 2.520.000 |
2 | Estatu Batuak | 590.000 |
3 | Iran | 320.000 |
4 | Turkia | 230.000 |
5 | Mexiko | 170.000 |
Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ohikoena gordinik jatea da, bai eta pastel, muesli edota zopatan ere. Fruituen enkurtidoak ere ohikoak izaten dira zenbait herrialdetan, gaziak ala gozoak izan daitezke. Munduan zeharreko plater ugariren osagaia ere bada, ezagunena baklava. Intxaurrarekin egiten den likorea ere badago, nocino izenekoa.
Neguan, baserri askotako oinarrizko jakia da, bere horretan, zurituta ogiarekin. Sagardotegietan gaztarekin batera azkenburuko da. Zatituta, entsalada edo azkenburuko askoren hornigaia. Intxaur saltsa prestatzeko osagai nagusia da. Olioa egiteko ere erabiltzen da nahiz eta azkar zahartzen da, olioa merkaturatzen da eta gordinik jaten da, entsaladatan adibidez. Frijiteko ez du balio, tenperatura baxutan kea ateratzen baitu.
Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Antzina uste zuten intxaurrak jateak adimena garatzen zuela, fruituak burmuinen itxura duelako.