Urtubiako anderea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urtubiako anderea
Bizitza
Herrialdea Lapurdi
Jarduerak
Jarduerakespioia

Urtubiako anderea, izenez Aimee Urtubiakoa omen, Espainiako Errege Felipe II.aren aldeko espiotza-lanak egin zituen 1597-98 bitartean gutxienez. Urte horietan euskaraz idatziriko 19 gutun ezagutzen zaizkio eta Frantziako atzen erlijio-gerraren (1594-98) bukaerako urteetako gertaeren notizia ematen da. Gogoan izan Frantziako erregea Nafarroako Henrike III.a zela 1589z gero eta fede protestantea izan zuela bizitzako parte inportante batean. Aimee Lapurdiko familia noble katoliko batean jaiotakoa omen zen, 1574an Urtubiako jaun Juan Altzatekoarekin esposatu zena[1][2].

Gaztelako Simancasko artxibategian Urtubiako andereak Hondarribiko alkate eta Gipuzkoako Kapitain Jeneral zen Juan Velazquez de Velascori helarazitako 19 gutun daude non euskaraz Frantziako notiziak ematen dizkion. Velazquez de Velascok gutunak Martin Idiakez Iparralderako Idazkari Nagusiari igotzen zizkion, inoiz oharren bat gaztelaniaz erantsita.

Floristan Imicoz-en arabera ezagutzen diren Urtubiaren gutunen artean lehena 1597ko maiatzekoa da eta atzena 1598ko martxokoa[1].

Hona horietako lehenaren testua[3]:

Jauna: eztout faltatou nai izan zure senoriary / parte emaitere nere osasounas eta etoraras. Zure / senoriaren carta emen batou zaita contentou asco / eman baitit, ascotant el dadila nire merchede egitera. / Parte ounetaco berriric nic gastiga al dezaquedana da / erege jauna Amiansen setio dagoela eta jente / asco digoala socorrira, Paris eta Arouan tradizioz / arzer ditouela esagac, baina goustiac descoubritou / direla eta gente asco presounero dagoela eta / joustizia egiten douela chait andiro. Inglesas den / bezenbatean emengo asmouac dire armada partitou / zela. Parte ounetaco ounzi bat oran etorri da eta / esan didate estela deus memorioric Londresen esan den / armada orresas. Ni izandou naizen parte artan / esta deus propositoric asegin darzunecoric, baizen / Agramonteco jaunaren lotinenta Mousieur de / Sansac egoun gousties ouste doue cortetic. Berry / segouroric ordouan jaquingo dougou eta estout / faltatouco zure senoriary parte emaitera eta / arte ounetan agin biezat zertan zerby al dezaquedan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Floristan Imizcoz, Jose Manuel. (1993). Conflictos fronterizos, espionaje y vascuence a finales del siglo XVI: 20 documentos inéditos. Fontes Linguae Vasconum, 63, 177-219 or..
  2. (Gaztelaniaz) «Espías. Servicios secretos y escritura cifrada en la Monarquía Hispánica - Ministerio de Cultura y Deporte» www.libreria.culturaydeporte.gob.es (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
  3. «XVI. mendeko espioitza gutunak — Wikiteka» eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]