Värttinä

Wikipedia, Entziklopedia askea
Värttinä
Värttinä 2007an
Datuak
JatorriaKarelia  Finlandia
Musika motafolk
Urteak1983
Produkzioa
Taldekideak
Mari Kaasinen-Paaso
Lassi Logrén
Susan Venhovaara
Hannu Rantanen
Mikko Hassinen
Karoliina Kantelinen
Matti Laitinen
Informazio gehigarria
www.www.varttina.fi
IMDB: nm1700164 Facebook: varttina Twitter: Varttina Instagram: varttinaofficial MySpace: varttina Youtube: UCFKIWPMZdBqizJSzU4xIgCA Souncloud: varttina Spotify: 4sn9fZDCAH3l0Pb0lGW1wt iTunes: 570520 Last fm: Värttinä Musicbrainz: 79c41645-d2bf-4f53-8f17-4be34099eaf3 Songkick: 218935 Discogs: 112853 Allmusic: mn0000314217 Deezer: 1958 Edit the value on Wikidata

Värttinä Finlandian 1983. urtean sorturiko folk talde bat da. Emakumezkoen ahotsek eta zenbait musika tresna akustikoek osatzen dute taldearen soinu berezia[1].

Olatz Zugastik Euskadi Irratiko Kantaita musika saiorako Värttinä taldearen abesti bat erabili zuen sintonia gisa[2] eta Euskal Herrian oso ezagun egin zen "Kylä Vuotti Uutta Kuuta" abestia[3].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sari eta Mari Kaasinen abeslariak abiatu zuten proiektua 1983an Rääkkylä hirian, Finlandiako hego-ekialdean[4]. Aurrez 1970. hamarkadan Tsupukat taldea osatu zuten amarekin batera. 1987an atera zuten aurreneko diskoa, taldearen izena daramana[5] eta 1989an bigarrena[6]. Ordurako baziren bost partaide, Kaasinen ahizpak, Janne Lappalainen, Kirsi Kähkönen eta Minna Rautiainen.

1990ean Helsinkira mugitu zen taldea eta Sibelius Akademian musika lantzen hasi ziren[4]. 1991n Oi Dai diskoarekin arrakasta handia izan zuten[7]. Musika tradizional finlandiarrean oinarriturik eta musika tresna akustikoak sartuz, bestelako doinuak nahastu zituzten, rocka eta jazza esaterako[6]. 1992an Seleniko diskoa atera zuten eta kontzertu ugari eman zituzten, Estatu Batuetan ere bai. Europan zeharreko hainbat musika zerrendatan azaldu ziren[8]. Disko honetakoa da "Kylä Vuotti Uutta Kuuta" abestia, Euskadi Irratiko Kantaita saioko sintonia izan zena[2].

Hurrengo urteetan diskoak ateratzen jarraitu zuten eta kontzertu bira berriak egin zituzten, esate baterako 1996an Japonian eta Australian izan ziren. Urte horietan taldeko kideen artean ere aldaketa nabarmenak izan ziren, 1994an Antto Varilo eta Pekka Lehti sartu ziren, 1996an Sari Kaasinen atera zen eta 1998an Susan Aho sartu. 1999an BASF Master Award saria irabazi zuten.

2003an talde eraberritua sortu zen. Urte berean Eraztunen Jauna-ren antzerkiarentzako musika konposatzen hasi ziren[9]. Bi urte eta erdiko lana izan zen. 2006an izan zen estrenoa Toronton eta 2007an Londresera joan zen antzezlana. 2007an taldearen 25. urteurrena ospatzeko 25 izeneko disko bilduma atera zuen taldeak.

2010ean Susan Aho eta Johanna Virtanen Eurovision Abesti Lehiaketan izan ziren Finlandiaren izenean baina finalerdian hamaikagarren egin zutene ta ez ziren finalera iritsi[10].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Värttinä (1987)
  • Musta Lindu (1989)
  • Oi Dai (1991)
  • Seleniko (1992)
  • Aitara (1994)
  • Kokko (1996)
  • Vihma (1998)
  • Ilmatar (2000)
  • 6.12. (2001) - Helsinkin zuzenean emandako kontzertua
  • Double Life (2002) – 2 CD-tako zuzeneko bilduma 6.12.-ko abestiak eta estudioan garbaturiko beste batzuk.
  • iki (2003)
  • Snow Angel (2005) – bilduma
  • Miero (2006)
  • 25 (2007) – 25. urteurreneko diskoa, bilduma
  • Utu (2012)
  • Viena (2015)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Värttinä» Real World Records (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).
  2. a b Taldea, elkar. (2010-11-30). «Olatz Zugasti: "Kantuan atzean hainbat bizipen eta sentipen dago" - PostData» postdata.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).
  3. Kylä Vuotti Uutta Kuuta. (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).
  4. a b (Ingelesez) Ramnarine, Tina K.. (2003-08). Ilmatar's Inspirations: Nationalism, Globalization, and the Changing Soundscapes of Finnish Folk Music. University of Chicago Press ISBN 978-0-226-70403-6. (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).
  5. (Ingelesez) says, Tuomas L.. (2012-02-04). «Värttinä (1987)» Värttinä Fan Club (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).
  6. a b (Ingelesez) Hillila, Ruth-Esther; Hong, Barbara B.. (1997-12-30). Historical Dictionary of the Music and Musicians of Finland. Greenwood Publishing Group ISBN 978-0-313-27728-3. (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).
  7. (Ingelesez) Wilson, Scott A.. (2015-06-15). Music at the Extremes: Essays on Sounds Outside the Mainstream. McFarland ISBN 978-0-7864-9450-7. (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).
  8. «Release group “Seleniko” by Värttinä - MusicBrainz» musicbrainz.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).
  9. (Ingelesez) «Värttinä» Tolkien Gateway 2023-01-06 (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).
  10. (Ingelesez) «Kuunkuiskaajat» eurovision.tv (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]