Växjöko katedrala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Växjöko katedrala
Växjö domkyrka
Växjö Cathedral 1.jpg
Kokapena
Batasun pertsonalUnion between Sweden and Norway
Herrialdea Suedia
Suediaren banaketa administratiboaKronobergeko konderria
Suediako udalerriaVäxjö udalerria
Koordenatuak 56° 52′ 39″ N, 14° 48′ 44″ E / 56.8774°N,14.8121°E / 56.8774; 14.8121Koordenatuak: 56° 52′ 39″ N, 14° 48′ 44″ E / 56.8774°N,14.8121°E / 56.8774; 14.8121
Historia eta erabilera
IrekieraXIII. mendea (egutegi gregorianoa)
Erlijioa Suediako Eliza
Elizbarrutia Diocese of Växjö Itzuli
Erabilera eliza
Erabiltzailea Q15616763 Itzuli
Arkitektura
Materiala(k) adreilua
Estiloa Brick Gothica Itzuli
Ondarea
Atalak eraikin: 1

Växjöko katedrala (suedieraz: Växjö domkyrka), Växjö hiri historikoko katedrala da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Växjö XII mendean bihurtu zen apezpikuaren egoitza eta ordurako katedrala bazen bertan. Kondairak dio Sigfrido Suediakoak sortu zuela eta bere erlikiak bertan egon ziren XVII mendean obispo luterano batek erlikia horiek suntsitzeko agindua eman zuen arte. Katedralaren dorrea hasierako katedral harena dela uste da. Dorre honek gaur egun bi txapitel ditu.

Eliza 1276an erre zen lehenengo aldiz eta ordutik aurrera hainbat alditan berreraiki edo berriztu da. Berrizketa handienak 1585ean (daniarren eraso batean suntsitua izan ondoren) eta 1740an (tximistak jo eta suak erre ondoren) egindakoak izan ziren.

1849 eta 1852 artean Carl Georg Brunius arkitektoak eliza berriztu zuen eta txapitelak kendu zizkion, baina 1958 eta 1960 artean Kurt von Schmalensee arkitektoaren gidaritzapean egindako lanek txapitelak berreskuratu zituzten besteak beste. ordukoak dira aldarea, pulpitoa eta bataio harria ere, hirurak Jan Brazdak eginak. Fiat Lux erretaula Bertil Vallienek egin zuen 2002an.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Växjöko katedrala Aldatu lotura Wikidatan