Växjö

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Växjö
 Suedia
Vaxjo cathedral,Vaxjo,Sweden (2561895675).jpg
Administrazioa
Herrialdea  Suedia
Konderria Kronobergeko konderria
Probintzia Småland
Posta kodea 350 03–359 99
Geografia
Koordenatuak 56° 53′ 00″ N, 14° 47′ 00″ E / 56.883333333333°N,14.783333333333°E / 56.883333333333; 14.783333333333Koordenatuak: 56° 53′ 00″ N, 14° 47′ 00″ E / 56.883333333333°N,14.783333333333°E / 56.883333333333; 14.783333333333
Växjö hemen kokatua: Suedia
Växjö
Växjö
Växjö (Suedia)
Azalera 30,28 km²
Altuera 167 m
Demografia
Biztanleria 60,887 bizt. (2016ko abenduak 31)
Dentsitatea 2,01 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1342
Telefono aurrizkia 0470
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Almere, Duluth (Minnesota), Lancaster, Kaunas, Lohja, Pobiedziska, Ringerike, Schwerin eta Skagaströnd
http://www.vaxjo.se/

Växjö (suedieraz ˈvɛkːˈɧøː ahoskatua) Suediako hegoaldeko hiria da, Kronobergeko konderriko hiriburua. 2010ko erroldaren arabera 60.887 biztanle ditu.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Växjö izenak bi hitz hartzen ditu bere baitan, väg (bidea) eta sjö (aintzira), izan ere neguan aintzira izoztu egiten zenea berau zeharkatzen baitzuten inguruko herrietako nekazariek markatu plazara joateko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontrakoa uste bazen ere, ez zen kristautasun aurreko kultorik izan bertan, bai ordea gertu dagoen Hov herrian. XII mendetik aurrera apezpikuaren egoitza izan da baina ez zuen hiri estatusa lortu 1342 arte, Magnus IV.a Suediakoak eman zion. XIV mendean eskola ireki zen eta 1485ean frantziskotarren monasterio bat. XV mendekoa da Kronoberg gaztelua ere, konderriari izena ematen diona.

Iparraldeko Gerratan sarritan suak kaltetu izan zuen herria, 1277, 1516, 1570, 1612, 1658, 1690, 1749, 1753, 1799, 1838 eta azkenik 1843an, eta orduko berreraikuntzaren ondoren ezarri zen gaur egungo kaleen planoa.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Växjö)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 9.6 13.8 20.0 27.9 29.0 32.5 32.9 34.4 27.6 21.9 14.0 11.3 34.4
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 0.3 0.9 5.4 12.0 16.6 19.8 22.4 21.0 16.8 10.8 5.5 1.7 11.1
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -34.0 -28.8 -29.8 -19.0 -6.0 -0.8 3.5 0.0 -4.8 -10.3 -17.8 -24.5 -34.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -4.0 -4.0 -2.5 1.4 6.1 9.3 12.5 11.8 8.4 4.0 1.3 -2.3 3.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 52.1 34.9 41.4 39.6 47.6 54.9 76.6 57.4 71.0 57.8 63.4 55.6 652.6
Eguzki orduak 34 63 100 151 214 218 202 193 125 72 45 23 1440
Iturria (1): SMHI[1]
Iturria (2): SMHI Monthly Data 2002-2014[2]

Hiri berdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak kutsadura handia zuela ikusita, hala airea nola urak (eutrofizazioa), 1996an erregai fosilak 2030rako erabat baztertzeko erabakia hartu zen. Dagoeneko ondorioak nabariak dira. 1993 eta 2011 artean negutegi efektuaren arduradunak diren gasak $41 jeitsi dira. CO2-aren ekoizpena adibidez 2'4 tona/biztanleko da, Europar Batasuneko batazbestekoa 7'3 tona/biztanleko delarik.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Östers IF da Växjöko futbol taldea eta 1970 eta 1980 hamarkadetan arrakastatsua izan zen Suediako lau liga eta kopa bat irabaziz.

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]