Edukira joan

Valérie Bemeriki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Valérie Bemeriki
Bizitza
JaiotzaRutshuru, 1955 (68/69 urte)
Herrialdea Kongoko Errepublika Demokratikoa
 Ruanda
Jarduerak
Jarduerakpropagandista eta radio journalist (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Radio Télévision Libre des Mille Collines (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaNational Republican Movement for Democracy and Development (en) Itzuli

Valérie Bemeriki (Rutshuru[1], 1955[2]) Kongo Belgikarrean jaiotako ruandar irrati esataria da. Radio Télévision Libre des Mille Collines katean aritu zen eta zeresan handia izan zuen Ruandako genozidioa sustatzean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valérie Bemeriki Rutshurun (Kongo Belgikarra, gaur egun Kongoko Errepublika Demokratikoa) jaio zen 1955ean eta Ruandako Giciye herrian hazi zen[2]. Radio Télévision Libre des Mille Collines katean hasi aurretik, Garapenerako Mugimendu Iraultzaile Nazionalean lan egin zuen, eta Interahamwe mugimendurako propaganda testuak ere idatzi zituen[3].

Radio Télévision Libre des Mille Collines kateko aurkezle nagusietako bat izanik[4][5], Valérie Bemerikik maiz aipatu zituen ustezko «Ruandako Fronte Abertzalearen konplizeen» izenak eta helbideak[6], indarkeria bultzatuz eta, sarritan, hilketak ere bai. 1994ko apirilaren 8an, Juvénal Habyarimana Ruandako presidentea hil eta bi egunera, Bemerikik ironiaz esan zuen aurreko gobernuko oposizioko kideak «ez zirela aurkitu»[7], haietako batzuk, hala nola Agathe Uwilingiyimana lehen ministroa, dagoeneko hilak izan zirela. RTLMren bulegoetan izandako topaketa batean oinarrituta, Roméo Dallaire NBEren Ruandarako Laguntza Ekimeneko indarreko komandanteak «oso oldarkor» gisa geskribatu zuen Bemeriki[8]. 1994ko ekainaren 28an, elkarrizketa egin eta hilabete baino gehiagora, Bemerikik airean esan zuen Dallaire zela «gerra honen oinarria»[9].

Kantano Habimanaren ondoren, Valérie Bemeriki zen aire-denbora gehien zuen esataria (kateko saio guztien % 17 inguru)[10].

Genozidioa amaitu ondoren, epaitu zuten[5] 2.133 «planifikatzaile, antolatzaile, bultzatzaile, begirale eta buruzagi»-etako bat izateagatik[11], Ruandako Errepublikako Genozidio Legearen arabera (1996)[12].

1994ko uztailean, Valérie Bemeriki Zairera ihes egiten saiatu zen[1]. 1999ko ekainaren 13an Ruandako armadak Minovan atxilotu zuen, Kongoko Errepublika Demokratikoan[1][2]. 2009an gacaca auzitegiak biziarteko kartzela zigorrera kondenatu zuen[4][2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Frantsesez) «Valérie Bemeriki, ancienne journaliste de RTLM arrêtée, reconnaît les faits qui lui sont reprochés» Justice Info 1999-06-22 (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  2. a b c d (Ingelesez) «Valerie Bemeriki» TRIAL (Swiss association against impunity) jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-04-08) (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  3. (Ingelesez) Legatt-Smith, Yvonne. (1995). Rwanda : Not So Innocent : When Women Become Killers. African Rights, 80 or. ISBN 1-899477-05-5..
  4. a b (Ingelesez) «Rwanda jails journalist Valerie Bemeriki for genocide» BBC News 2009-10-14 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-11-25) (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  5. a b (Ingelesez) Olojede, Dele. «When Words Could Kill» Friends of Evil 2004-05-04 (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  6. (Ingelesez) Cotton, Cassandra. (2007). «Where Radio Is King: Rwanda’s hate radio and the lessons learned» Atlantic International Studies Journal: 4-11. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-02-07) (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  7. (Ingelesez) Melvern, Linda. (2006). Conspiracy to Murder: The Rwandan Genocide. London: Verso Books, 175 or. ISBN 1844675424. (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  8. (Ingelesez) Dallaire, Roméo. (2003). Shake Hands with the Devil. The Failure of Humanity in Rwanda. Random House Canada, 349 or. ISBN 978-0-679-31171-3..
  9. (Ingelesez) «Radio Télévision Libre des Mille Collines» Wikiquote (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  10. (Ingelesez) Kimani, Mary. (2007). «RTLM : the Medium that Became a Tool for Mass Murder» in Thompson, Allan The Media and the Rwanda Genocide. Pluto Press, Fountain Publishers, IDRC, 116 or. ISBN 0-7453-2625-0..
  11. (Ingelesez) «The Genocide in Rwanda» Rwanda Embassy 2011-01-08 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-11-25) (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  12. (Ingelesez) «Rwanda: Whether there is a "list" kept by the government of Hutus wanted in connection with the genocide; whether those on list may have simply been innocent victims of the genocide themselves; the outcome of the trials of those on the list; impact and possible repercussion on children of person whose name appears on this list, and any difference in this treatment if the individual named is now deceased (June 2002)» Immigration and Refugee Board of Canada 2002-06-06 (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]