Kongo Belgikarra

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Kongo Belgikarra
Congo Belge (frantsesez)
Belgisch-Kongo (neerlanderaz)
1908 – 1960
Kongo Belgikarreko bandera

Kongo Belgikarreko armarria

Belgian Congo locator map.png
Kongo Belgikarra (berde ilunez) eta Ruanda-Urundi (berde argiz)
Geografia
Hiriburua Leopoldville
Ekonomia
Dirua Kongotar libera
Kultura
Hizkuntza(k) Frantsesa (ofiziala), neerlandera eta bertako 200 hizkuntza baino gehiago.
Historia
Anexioa Belgikari 1908
Independentzia 1960
Aurrekoa
Flag of Congo Free State.svg Kongoko Estatu Burujabea
Ondorengoa
Kongo-Leopoldville Flag of Congo-Léopoldville (1960-1963).svg

Kongo Belgikarra [1] (frantsesez: Congo Belge) 1908-1960 bitartean Belgikaren mende egondako kolonia izan zen. Bere mugak bat datoz gaur egungo Kongoko Errepublika Demokratikoarenekin. Belgikako parlamentuak sortu zuen, 1908ko azaroaren 15ean, ordura arte Belgikako errege Leopoldo II.aren jabetza izandako Kongoko Estatu Burujabea ordezteko[2]. Belgikako erregearen Afrikako jabetza honen azalera Belgikarena baino 80 bider handiagoa zen[3], eta Leopoldo II.a munduko lehenengo merkataria zen boli eta kakaotan. Baina Kongoko Estatu Burujabean gertatzen ari ziren izugarrikeriak ezagutu zirenean, Europa eta Estatu Batuetako gobernuek presio handia egin zuten, eta Leopoldok Belgikako gobernuaren esku utzi behar izan zuen eskualdea[2]. Koloniak, 1960ko ekainaren 30ean Kongo-Leopoldvillek independentzia aldarrikatu zuen arte iraun zuen. 1971n Zaire izena hartu zuen; 1997an, Mobutu boteretik kendu zutenean, Kongo Errepublika Demokratikoa izena eman zioten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kongo Belgikarra Aldatu lotura Wikidatan
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.