Valsgärde
Valsgärde Fyris ibaitik gertu dagoen etxalde bat da, errege suediarren antzinako egoitza eta Suediako fede jentilaren gune izan zen Gamla Uppsalatik 3 kilometro iparraldera. Gaur egungo etxaldea, XVI. mendekoa da. Honen ospea, Vendelen Aroan datatutako hilerri baten presentzian oinarritzen da, Burdin Aroaren barnean eta bikingoen garaian. Hilerri hau, 300 urte baino gehiagoz aktibo egon zen. Lehen hil itsasontzia, VI. mendean datatua dago, eta azken hilobiak, XI. mendekoak dira.
Kokapena, arkeologoek aurkitu eta industu zuten 1920ko hamarkadan, eta, hilobi hauek baino lehenago, bakarrik Vendelen aurkituak izan ziren, Burdin Aro eskandinaviarreko garai honi izena eman ziona. Hilobiak, printzeenak dira eta beranduago Ingalaterrako Sutton Hoon eta Ekialdeko Anglian aurkitutakoen ia berdin-berdinak.
Zenbait teoria daude, lurperatuen nortasunari dagokionez. Leidangen sistemaren barneko gerlari boteretsuak izan daitezke, edo tokiko gizon indartsuak, merkataritzarekin aberastu zirenak, tokiaren kokapen estrategikoagatik, Mälaren fiordoa eta Tiundaland eskualde garrantzitsuaren artean.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez)Gamla Uppsala
- (Suedieraz)Uppsala