Varadharaja Perumal (Kanchipuram)

Koordenatuak: 12°49′N 79°43′E / 12.82°N 79.72°E / 12.82; 79.72
Wikipedia, Entziklopedia askea
Varadharaja Perumal (Kanchipuram)
Kokapena
Herrialdea India
Indiako estatuaTamil Nadu
Indiako barrutiKanchipuram barrutia
Koordenatuak12°49′N 79°43′E / 12.82°N 79.72°E / 12.82; 79.72
Map
KudeatzaileaHindu Religious and Charitable Endowments Department Hindu Religious and Charitable Endowments Department
Kontaktua
E-postamailto:srikanchivaradharajartemple@gmail.com
Telefonoatel:+91-44-2726-9773
Webgune ofiziala

Varadharaja Perumal tenplua, Hastagiri eta Attiyuran izenekin ere ezaguna deitua, Vishnu jainkoari eskainitako tenplu hindu handi bat da, Kanchipuram (Tamil Nadu, India) hirian kokatua. Divya Desam esaten dietenetako bat da, Vishnuren 108 tenpluak, 12 poeta santuek edo Alvar direlakoek bisitatu izanagatik hala izendatuak.[1] Ramanuja filosofo vishnuista jakintsu hindua tenplu honetan bizi izan zela uste da.[2]

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikin eta gurtzako elementu asko ditu tenplu zabal honek. Sarreretako batean dafoen zazpi solairuko gopuram zuria ikusgarria da. Aurrekotik gertu 100 Zutabeen Mandapa delakoa dago, Vishnuri eskainitako gurtza leku bat, zeinean 96 harrizko zutabe dauden, denak harkaitz bakarrean zizelkatuak, eta beste lau zurezkoak. Apaindura ikusgarriko zutabeak dira[3]. Eraikin honetako ertzetan ikus daitezkeen kate eta katebegiak ere, harrizko pieza bakarretik ateratakoak dira. Mandapa hau ezkontzetarako toki aproposa kontsideratzen da, han ezkondu zirelakoan Lakshmi jainkosa eta Vishnu[4].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hindu Pilgrimage: A Journey Through the Holy Places of Hindus All Over India. Sunita Pant Bansal. page 82
  2. The Templenet Encyclopedia – Varadaraja Perumal Temple at Kanchipuram. .
  3. (Ingelesez) Goyal, Anuradha. (2018-12-03). «Varadharaja Perumal Temple In Vishnu Kanchi» Inditales (Noiz kontsultatua: 2022-09-27).
  4. (Ingelesez) «Peaceful Visit - Review of Devarajaswami Temple, Kanchipuram, India» Tripadvisor (Noiz kontsultatua: 2022-09-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]