Edukira joan

Lakshmi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lakshmi
hinduismo eta budismo
Ezaugarriak
Jatorrizko izena𑖩𑖎𑖿𑖬𑖿𑖦𑖱
Sexuaemakumezkoa
BizitokiaVaikuntha (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Vishnu

Hinduismoan Lakshmi (ˈləkʃmi ahoskatua) Vishnu jainkoaren betiereko devi ezkontidea da, edertasunaren eta zorte onaren jainkosa.

Tradizioaren arabera Lakshmi itsas bitsetik jaio zen. Mito hau grekoerromatar mitologiako Venusen jaiotzarenaren parekoa da.

Beti bere senarrarekin doa hau Lurrera avatar baten eran jaisten den bakoitzean:

Orokorrean Vishnurekin batera irudikatzen da Garuda arranoaren gainean hegan edo bakarrik loto lore baten gainean eserita, hauetako bana albo bakoitzean eutsiz, debotoak bedeinkatzen dituzten lau beso dituela eta bere eskuetako batetik urrezko txanponak erortzen utziz. Zortearen ikur diren bi elefante zurik zaindua doa eta bere gurtza padma edo loto lore baten gainean dagoen lurrak irudikatutako antzinako Ama Jainkosa dravidarrarenarekin oso lotua dago.

Lakshmi deviaren sentsualtasun femeninoari eskainitako tenpluen artean Orchhakoa nabarmentzen da, Indiako erdi iparraldean.

Beste izen batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako izen hauek ere jasotzen ditu.

  • Lokamata edo Loka Mata (Munduaren ama)
  • Yaladiya (jatorrizko ozeanotik jaioa esan nahi duena; "jāla"k ura, "ādi"k lehena edo jatorrizkoa eta "jā"k jaioa esan nahi dutelarik)
  • Jari Pria (Harik (Vishnu) maitatua)
  • Indira (edertasuna, dizdira)

Esnezko ozeanoan babestu zen jainkoek erbesteratu zutenean. Esnezko itsasoaren irabiaketa gertatu zen unean berpiztu zen.

Lakshmiren izarra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lakshmiren izarra (Ashtha-Lakshmi edo "zortziko Lakshmi") zortzi puntako izar bat da: elkarrengandik 45ºko okerdura duten bata bestearen gainean jarritako bi karratu, tartesiar izarraren antzera ().

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]