Edukira joan

Vega Asensio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vega Asensio

Bizitza
JaiotzaDurango1978ko abenduaren 26a (45 urte)
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Salamancako Unibertsitatea
Cardiffko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakbiologoa eta ilustratzailea

Twitter: vega_asensio Edit the value on Wikidata

Vega Asensio Herrero (Durango, Bizkaia, 1978ko abenduaren 26a) zientzialaria da, biologian doktorea, ikertzailea, ilustraile zientifikoa eta irakaslea.

Biologia-zientzietan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), baina Arte Ederrak egiteko gogoz geratu zen. Ondoren, ikerketaren munduan harrapatuta, Salamancako Unibertsitatean egin zuen masterra, eta UPV/EHUn itzulita doktoretza egin zuen biologian.

Ikertzaile gisa egin dituen ikerketa eta lanetan Europako hainbat unibertsitatetara joan da: Austriako Leopold Franz de Inssbruck Unibertsitatera, Irlandako Galwayko Unibertsitatera, Norvegiako Throndheimgo Unibertsitatera eta Galesko Cardiffeko Unibertsitatera. Beti edozein aukera aprobetxatuz ikaskideen lanak ilustratzeko.[1]

Tesia amaitzean, Zientziaren eta Artearen arteko nahasketa horri, Ilustrazio Zientifikoari, aukera bat ematea erabaki zuen.

Ilustratzaile gisa duen prestakuntzari dagokionez, urte luzez Jaime Vicario (Durango) margolariaren ikaslea izateaz gain, Carles Puche ilustratzaile zientifikoarekin eta María Viñasekin ikasi du. Gainera, diseinu grafikoko ikastaroak egin ditu, eta 3D ilustrazioan trebatu da

Ibilbide profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vega Biologian doktorea, zientzia-ilustratzailea eta zientzian espezializatutako diseinatzaile grafikoak bere bi grinak diran zientzia eta marrazkia elkartu eta laguntza ematen die zientzia–medikuntza–teknologiako profesionalei, ilustrazioaren bidez zientziaren komunikazioa–dibulgazioa hobetzen.

Ibilbide profesional garrantzitsua egin du. Lurzoruaren kutsaduran espezializatu zen eta EHUko irakaslea izan zen, besteak beste. Lehen semea izan ondoren utzi egin zuen, konturatu baitzen “ezin zuela unibertsitatearen erritmo zorora itzuli”, lan-programa bizia baitzen soldata kaskarraren truke.[2]

Vega Asensio Garain (2022)

2017an Asensio Ilustrazio Zientifikoko Masterra sustatzen hasi zen EHUn, Estatuan eskaintzen den bakarretarikoa, bost urteko ibilbidea duena, lehenbizi unibertsitate-espezialitate gisa.[2][3]

Laboratorium Museoak antolatutako Artea eta Zientzia uztartuz ilustrazio zientifikoko tailerrak eman ditu Bergaran.[4]

Zientzia kalean erakusketa antolatu zuen Garain, Edu Ogando Arregi fisikariarekin batera, 2022an.[5]

Zientzia bere lekuan ipintzea lortzen badugu, gizarteak konfiantza handiagoagaz egingo die aurre erronkei

Vega Asensio Durangoko Bizenta Mogel Bibliotean, 2023

2011an Vega Asensiok eta Idurre Ormaetxeak Madreselva GKEarekin, Mozambikeko Maria Lagungarriaren Alabekin eta Abadiñoko Udalarekin lankidetzan, Arte por un mundo justo ekimena jarri zuen martxan artistek emandako piezak salduz, emakumeentzat eskola tailer bat abian jartzeko dirua biltzeko helburuarekin.[6]

2023an Ilustrando la evolución humana hitzaldia eman zuen, Durangoko Bizenta Mogel bibliotekan, Zientziaren Ertzetik zikloaren barruan, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bizenta Mogel Bibliotekak elkarlanean antolatua.[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «vega» Domestika (Noiz kontsultatua: 2022-07-12).
  2. a b «La duranguesa Vega Asensio impulsa el primer Máster de Ilustración Científica del Estado» durangon.com 2022-02-13 (Noiz kontsultatua: 2022-07-12).
  3. «Vega Asensio impulsa el primer Máster de Ilustración Científica del Estado» andra.eus 2022-02-09 (Noiz kontsultatua: 2022-07-12).
  4. «Bergaran Artea eta Zientzia uztartuz VI. 2021 | Laboratorium Bergara Zientzia Museoa» www.laboratorium.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-12).
  5. «"Zientzia bere lekuan ipintzea lortzen badugu, gizarteak konfiantza handiagoagaz egingo die aurre erronkei" - Garai - 2022-07-12» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-07-14).
  6. «Artistas cooperan para ayudar a las mujeres de Mozambique» El Correo 2011-04-08 (Noiz kontsultatua: 2022-07-12).
  7. «Ilustrando la evolución humana» Cuaderno de Cultura Científica 2023-12-15 (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]