Willendorfeko venusa

Wikipedia(e)tik
Venus Willendorfekoa» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Willendorfeko venusa
Venus of Willendorf frontview retouched 2.jpg
Sorrera duela c. 25.000 urte
Kokalekua Naturhistorisches Museum, Viena
Estiloa Paleolitoko Venus
Materiala Kareharri
Neurriak 11,1 × 5,7 × 4,5 cm.

Willendorfeko venusa (alemanez: Venus von Willendorf) emakumezko estatua antropomorfo txiki bat da. Willendorfetik gertu dagoen paleolitoko aztarnategi batean topatu zuen, Danubioko ibaiertzean, Josef Szombathy izeneko arkeologo austriar batek 1908an.[1]

Paleolitoko Venusetatik ezagunena da. Aurpegi zehaztugabea eta amatasunarekin lotuta dauden gorputzeko atalen handizkatze nabari bat (sabel handia, bular ikaragarriak eta hanka lodiak) dituzten emakume-irudiak dira. Erabat biluzik dagoen emakume lodi horren irudia Neolitoko eskultura egiptoar, greko eta Babiloniakoetan ere ohikoa zen.

Willendorfeko venusaren deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakume horren irudia, biluzik, 11,1 zentimetro garaieran, 5,7 zabaleran eta 4,5 lodieran 15 zentimetroko zirkunferentziarekin eta lodikotea, lekukoa ez den kareharrian zizelkatua izan zen, eta okre gorriz tindatua.

Irudiak frontaltasun-legea betetzen du, buruak, arinki, eskuineko bularralderantz begiratzen duela badirudi ere.

Errepresentazio konbentzionala dirudi, ez errealista, sabelaldea, bulba, ipurmasailak eta bularrak tamaina handikoak direlako. Azterketa askok, hor, ugalkortasunaren kontzeptuarekiko erlazioa dagoela ondorioztatu dute.

Eskuak oso argalak dira eta ia hautemanezinak. Aurpegia ez dago begi-bistan, burua ilekordak diruditen formekin estaltzen zaiolarik orrazkera edo txapel motaren batekin, eta aurrerantz okertuta dago.

Sabelaldean, zilborra irudikatuz, nabaria den hutsune bat ageri da. Izter lodien gainean pubis lodi bat hedatzen da.

Hankak anatomikoki oso egokiak badira ere, belaunak elkarrengandik gertuegi daude eta oinak irudikatu ez badira ere (edo galdu egin dira) banatuta egongo lirateke, eskultura orkatila parean bukatuko litzatekeelarik.

Zaintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Venusa Vienako Naturhistorisches Museum, Historia Naturalaren Museoaren parte da. Lausselgo venusarekin eta Grimaldiren venusarekin batera Paleolitoko Venusik ezagunenetakoa da.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Willendorfeko venusa Aldatu lotura Wikidatan
  1.   Antl-Weiser, Walpurga, The anthropomorphic figurines from Willendorf, Niederösterreichischen Landesmuseum, http://www.landesmuseum.at/pdf_frei_remote/WM_19_0019-0030.pdf .
  2.   Lawrence Cunningham; John J Reich (2006), Culture and values : a survey of the humanities, Belmont, CA: Wadsworth, ISBN 978-11-33-94533-8 .