Edukira joan

Verba volant, scripta manent

Wikipedia, Entziklopedia askea


Esaldia Alemaniako ospitale bateko liburutegiko atarian.

Verba volant, scripta manent, topiko bihurtu zen esaldi latindarra da.

Euskarazko ordaina, gutxi gorabehera: "hitzek hegan egiten dute, idatzitakoa geratu egiten da".

Esaldia behin eta berriro erabili izan da hitzen iheskortasuna nabarmentzeko, ahozko hizkuntzaren iheskortasuna azpimarratzeko; "hitzak haizeak eramaten" baititu, gauza idatzien iraupenaren aurrean.

Nazioartekotu egin da ustea: "idatzia, idatzia dago baina hitzak haizeak eramaten ditu".

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]