Veremunda Olasagarre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Veremunda Olasagarre
Bizitza
JaiotzaIruñea1912ko martxoaren 8a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea1970eko ekainaren 26a (58 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktibista
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEspainiako Langile Alderdi Sozialista

Veremunda Olasagarre Irurtzun (Iruñea 1912ko martxoaren 8a - Iruñea, 1970ko ekainaren 26a) ekintzaile sozialista izan zen. Haren senarra zen UGTko buru Juan Arrastia.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Veremundaren aita Atarrabiako Udalaren idazkaria zen, Jose Olasagarre Jorge. Gaztetatik sozialista izan zen, eta horrela ezagutu zuen senarra izango zuena, Juan Arrastia, UGTko buruzagia. 1932an ezkondu ziren.

Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, ezkutatu egin behar izan zuen. Frankistek haren senarra harrapatu eta 1937an Torrelavegan fusilatu zuten. Veremundak, bestetik, frankisten torturak sufritu ondoren, bere bi seme-alabekin Frantziara ihes egin zuen. Handik atzera Bizkaira itzuli zen. Hego Euskal Herria frankisten esku erori eta gero, hirurak berriro ere Frantziara joan ziren, eta handik haurrak Iruñera bidali zituen.

Familia berriro Bartzelonan elkartu zen, 1940an. Katalunian urte batzuez bizi izan ondoren, azkenik Iruñera itzuli ziren. Iruñean bere ondasun guztiak garaileen eskuetan ziren ordurako; eta, gainera, Veremundak 200 pezetako isuna ordaindu behar izan zuen, «senarrak Estatuari sortutako kalteak ordaintzeko». 1970ean Iruñean hil zen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Mari Karmen Gil: "Breve diccionario de mujeres vascas en el exilio", 128.or.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]