Espainiar pezeta

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Espainiar pezeta
Peseta (gaztelaniaz)
5 pesetas-jacobeo-observe 0001.jpg Spagna 1 peseta (2).JPG
1993eko txanpona 1988ko txanpona
ISO kodea: ESP
Estatua(k): Espainia, Andorra
Ikurra: ESP / PTA
Frakzioa: zentimo; 1983tik aurrera azpiunitaterik ez zuen[1]
Txanponak: 1 ESP, 5 ESP, 10 ESP, 25 ESP, 50 ESP, 100 ESP, 200 ESP, 500 ESP
Billeteak: 1.000 ESP, 2.000 ESP, 5.000 ESP, 10.000 ESP
Truke tasa:
Finko
166,386 ESP = 1 EUR
Bankua: Espainiako Bankua
2002an Euroak ordezkatu zuen

Espainiako pezeta Espainiako erabilera legaleko dirua izan zen, 1808ko urriaren 19an onartu zenetik 2002ko otsailaren 28an euroak ordezkatu zuen arte. 1868tik aurrera diru unitarioa izan zen eta, urte horretan jaulki zutenean, parekidetasuna zuen Frantziako frankoarekin.

Behin-behineko Gobernuaren Pezeta bateko lehen txanpona. 1870n.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pezeta hitzerako bi jatorri eransten dira: gaztelaniazko ‘peso’ hitzeko txikigarria, eta katalanezko ‘peçeta’ (pieza txikia). Edozein moduan Katalunian agertu zen hitza XVgarren mendean.


Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Independentzia Gerran peseta txanponak agertu ziren Kataluniako leku askotan; baina ofizialki 1868ko urriaren 19an moneta-unitate bihurtu zen Serrano jeneralaren Behin-behineko Gobernuaren dekretuaren bidez, ezkutua ordezkatuz. Frantziako frankoa modelo bezala hartu zuen, 100 zentimotan banatuta.

1993 1 Pesetas.jpg Pezeta bateko azken txanpona oso txikia zen, aluminiozkoa, 14 mm.etakoa eta 0,55 g.koa.

Eta ofizialez 1999ko urtarrilaren 1ean eurori lekua utzi zuen.


Euroarekiko baliokidetasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1 euro = 166,386 pezeta
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Espainiar pezeta Aldatu lotura Wikidatan
  1. https://www.boe.es/diario_boe/txt.php?id=BOE-A-1983-18309