Vernazza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Vernazza
Vernazza
Italiako udalerria
Vernazza al tramonto.JPG
Administrazioa
Herrialdea Italia
Eskualdea Liguria
ProbintziaLa Speziako probintzia
Jatorrizko izena Vernazza
Posta kodea 19018
ISTAT kodea 011030
Herriburua Vernazza
Geografia
Koordenatuak 44° 08′ 07″ N, 9° 41′ 02″ E / 44.135161111111°N,9.6838527777778°E / 44.135161111111; 9.6838527777778Koordenatuak: 44° 08′ 07″ N, 9° 41′ 02″ E / 44.135161111111°N,9.6838527777778°E / 44.135161111111; 9.6838527777778
Vernazza hemen kokatua: Italia
Vernazza
Vernazza
Vernazza (Italia)
Map of comune of Vernazza (province of La Spezia, region Liguria, Italy).svg
Azalera 12.3 km²
Altuera 0 m
Mugakideak Beverino, Monterosso al Mare, Riccò del Golfo di Spezia, Riomaggiore eta Pignone
Demografia
Biztanleria 852 bizt. (2017ko urtarrilak 1)
Dentsitatea 69,27 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 0187
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Katastro kodea L774
Sailkapen sismikoa 3 (Txikia)
Matrikula SP
http://www.comune.vernazza.sp.it/

Vernazza Italiako udalerri bat da. La Speziako probintzian kokatuta dago, Liguria eskualdean. 852 biztanle ditu, 12,3 kilometro koadroko azaleran banatuta. Cinque Terre eskualdeko bost herrietako bat da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cinque Terreko herrien artean iparradetik hasita bigarrena da Vernazza. Hirugarren herria den Corniglia ere Vernazzako udalari dagokio. Vernazza herria eskualde honetako itsasportu natural bakarra da eta horregatik arrantza jarduera garrantzitsua izan du historian zehar. Honako udalerri hauekin egiten du muga:

Beverino
Monterosso al Mare
Riccò del Golfo di Spezia
Riomaggiore
Pignone

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1080 urteko agiri batean hiri gotortu gisa agertzen da Vernazza. Italiako nobleziaren parte zen Obertenghi familiaren itsas egoitza aktiboa zen, piraten aurkako itsas flotaren egoitza hain zuzen ere. Genovako Errepublikarentzat ere kai garrantzitsua izan zen Liguria eskualdearen konkistan. 1209an Vernazzako 90 familiak Genovarrekin aliantza ituna sinatu zuten. 1267an San Pedro eliza aipatzen da eta 1318an Santa Margherita d'Antiochia eliza. XV mendean piratei aurre egiteko harresia eraiki zuen Vernazzak.

XVII mendean herriaren gainbehera hasi zen, zeukan isolamenduaren erruz. XIX mendean trenbidea iristearekin batera Vernazzaren merkataritza garatu zen eta aintzinako ardogintza jarduerari berriz ekin zioten.

2011ko urriaren 25ean eurijasa handiek eragindako lurjausi eta uholde handiak jasan zituen eta herria lau metrotako lokatza geruzak estali zuen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Santa Margherita d'Antiochia eliza (XIV mendekoa)
  • Doria gaztelua (XV mendekoa)
  • Santa Marta kapera
  • Monterosso eta Vernazza arteko ibilbidea

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vernazza Aldatu lotura Wikidatan