Liguria
Liguria | |
---|---|
![]() | |
Administrazioa | |
Estatua | ![]() |
Hiriburua | Genova |
Probintziak | Genova Imperia La Spezia Savona |
Udalerriak | 235 |
Geografia | |
Koordenatuak | 44°27′00″N 8°46′00″E / 44.45°N 8.7667°E |
![]() | |
Azalera | 5.410 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 1.617.000 biztanle (2011) |
Dentsitatea | 298 bizt/km² |
www.regione.liguria.it |
Liguria Italiako eskualdea da, ipar-mendebaldean dagoena. Izen bereko itsasoaren kostaldean dago.
5.416 km2 ditu, eta 1.617.000 biztanle. Hiriburua Genova da.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Genovako golkoaren ertzean dago, Frantziako mugaren eta Magrako estuarioaren artean.
Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iparraldean Piemonte, hegoaldean Liguriako itsasoa, ekialdean Emilia-Romagna eta Toskana, eta mendebaldean Itsas Alpeak (Frantzia) mugakide ditu.
Probintziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lau lurralde ditu:
Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Genova, Imperia, La Spezia, Rapallo, Sanremo, Savona eta Ventimiglia.
Orografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Liguriako eskualdea oso menditsua da, eta itsasertzak malkartsuak. Genovako hiriaren mendebalean (Liguriako Alpeak, Saccarello mendia, 2.200 m) eta ekialdean (Liguriako Apeninoak, Magiorasca mendia, 1.803 m) daude gailur nagusiak.
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Italiako eskualderik aberatsenetakoa da. Itsasertzean loreak lantzen dira (Italiako arrosa eta krabelin gehienak bertan hazten dira) eta industriak garrantzi handia du, Genovan, La Spezian eta Savonan batez ere: altzairugintza eta metalurgia astuna (Cornegliano, Genova), petrolio findegiak (Savona, La Spezia) eta ontzigintza (Genova, La Spezia) dira industria jarduera nagusiak. Turismoak ere garrantzi handia du bai itsasertzean bai barnealdean. Itsas portuak (Genova, Savona eta La Spezia) ere jarduera handikoak dira.
Liguriar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Cinque Terreko ikuspegia
Portofinoko badia
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Italieraz) Webgune ofiziala
- (Italieraz) Holiday Liguria
![]() |
Okzitaniako lurraldeak | ![]() |
---|---|---|
Frantzian: Allier · Ardèche · Aveyron · Aude · Alpe Garaiak · Proventza Garaiko Alpeak · Itsas Alpeak · Ariege · Rodanoren Ahoak · Cantal · Cher · Charente · Correze · Creuse · Dordoina · Drôme · Herault · Gard · Garona Garaia · Gers · Gironda · Indre · Isère · Landak · Loira · Loira Garaia · Lozere · Lot · Lot eta Garona · Pirinio Atlantikoak · Pirinio Garaiak · Ekialdeko Pirinioak · Puy-de-Dôme · Tarn · Tarn eta Garona · Var · Vaucluse · Vienne · Vienne Garaia Espainian: Arango harana (Katalunia) Italian: Turin · Cuneo (Piemonte) · Guardia Piemontese (Calabria) · Imperia (Liguria) Monakon: Monako |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.